Ariketak: la segunda respiración - Soziologiaren miseria - Maurizio Lazzarato | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Soziologiaren miseria

Maurizio Lazzaratok zuzendutako lantegia

Lazzarato lantegia soziologiaren miseria

André Breton, Marcel Duchamp, 1960.

Partekatu!

Ariketak: la segunda respiración biurteko proiektuaren baitan Maurizio Lazzaratok lantegi hau zuzenduko du lan-jardueraren eta praktika artistikoaren arteko harremanak aztertzeko helburuarekin.

Kapitalismoaren eraldaketan eta, zehazki, lan artistiko eta kulturalaren merkatuaren eraldaketetan, ekoizpen artistikoa eta honek dituen egiteko moduak ekonomia neoliberalak inspirazio-iturri duen modeloa balitz bezala hartzeko joera dago.

Lantegi honetan Maurrizio Lazzaratok lanaren ikuskerari buruzko kritika xehea egingo du, eta Luc Boltanskik eta Ève Chiapellok euren El nuevo espíritu del capitalismo (2002) liburu ezagunean praktika artistikoari buruz esandakoaren errepasoa ere egingo du.