I. Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienala - Structure for electrical outlets - Pernille With Madsen | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Structure for electrical outlets

Pernille With Madsenen esku-hartzea

Structures for electrical outlets

Instalazio hau erakusketa-gunearen inguruan dauden hiru elektrizitate-harguneren inguruan eraikiko da. Lehendabizikoz Tabakalera bisitatu nuenean, konturatu nintzen “edanleku” gisa erabiltzen zirela entxufeak eraikinean. Erabiltzaileek eskultura moduko pila txikiak egiten dituzte euren motxila eta txaketekin, euren gailu digitalak bateriaz betetzeko entxufatzen dituzten bitartean. Entxufeak eraikinaren elementu fisikoak dira. Aitzitik, elektrizitateak “ez du formarik” eta adierazpen fisiko bat behar du “toki batetik bestera iristeko”. Eta, aldi berean, jendeak elektrizitate-harguneak behar ditu harremanetan jartzeko, adibidez, beste toki batzuetan dauden lagun eta familiakideekin.

Entxufeak eraikin osoan barrena sakabanatuta daude, korronte-hargunean eraikin modernoetan instalatzeko araudiren bat jarraituz, segur aski. Planifikatu gabeko espazioaren erabilera honek kontraste arraroa sortzen du arkitekonikoki hain modu xehean diseinatutako eraikin erraldoi honen barruan antolatutako jarduerekin.

 

  • Esku-hartzea
    2017-12-01 > 2020-12-01 - Jarraia

    Tabakalerako eraikinean lan hau sortzeko, Miren Doiz guneaz beraz baliatu da, eta handik atera ditu bere obra egiteko formak eta materialak.

    Lekua: - 1. solairuko hall-a

    + Info

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Guests

Documentación

Argazkiak

Videos

Pernille With Madseni elkarrizketa

Pernille With Madseni elkarrizketa

Structure for electrical outlets. Bideo promozionala

Structure for electrical outlets. Bideo promozionala