Tabakalera Taulara 2017

Tabakalera Taulara - arte biziak uda Ud-ha

Aurtengo udako ostegunetan, arratsaldeko zortzi eta erdietan beti, Tabakalerako zabaltza arte-biziekin lotutako lan sorta baten agertoki izango da berriz ere. Uztailaren 6tik abuztuaren 31ra bitartean, soinua, gorputza, mugimendua, koreografia, eta hizkuntza langai dituzten hainbat proposamen ezagutzeko aukera izango dugu.

Maia Villotek honako egile hauek hautatu ditu: Rodrigo Cuevas, Maite Arroitajauregi (Mursego), Jorge Dutor eta Guillem Mont de Palol, Idurre Azkue eta Joseba Irazoki, Hipólito Patón eta Vicente Arlandis, Jaume Ferrete, Beatriz Setién eta Lisa Nogara, Luciana Chieregati eta Ibon Salvador (Qualquer Kolektiboa) eta Nazario Diaz.

 

Ostegunak, ostegunak, ostegunak,
ostegun asko, asko, asko,
udako ostegunak,
uztaileko ostegun oro, abuztuko ostegun oro
… goian, laugarren solairuan, goian, zabaltzan,
aire zabalean,
artean egun argiz, artean gaua egin gabe,
tenore horretan, badakigu nola hasiko garen, ez ordea nola amaituko dugun.
Ostegunero zerbait.
Eta zer horietan, hainbat gorputz.
Gorputzak dantzan, gorputzak abesten, hotsa ateratzen, dar-dar batean, hizketan, mugitzen, lekualdatzen.
Gorputz bete dantza.
Eta Frankensteinen emaztea, agitatzaile folklorikoa, Margaret Thatcher, Beyoncé, giza mikrofonoa, dantzatzeagatik dantzatzea, ahotsak, hitzak, akuarelak, belusa, abestiak, omenaldiak, koreografiak, ekintzak eta dei egiteak, barre-karkailak...
Guztiak gorantz zabaltzen, geldituko dituen sabairik gabe.

Maia Villot

Gonbidatuak

Maia Villot

Artista, liburu saltzailea eta komisarioa