Tabakalera Taulara - Tabakalera Taulara - Maia Villot | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Tabakalera Taulara

Arte Eszenikoen udako programazioa Zabaltzan

Tabakalera Taulara

Udara honetan, zabaltzako ostegunak pieza eszenikoak ikustekoak izango dira. Uztailaren 7tik irailaren 8ra bitartean (+irailaren 11a), ostegun guztietan arte biziak, performance edota taula baten gainean egin daitezkeen proposamenak ikusi eta bizitzeko aukera izango dugu.

Guztira hamar proposamen programatu ditu Maia Villot-ek, honako sortzaile eta artista hauekin: Javier Vaquero, Cris Blanco, Amaia Urra, Lorena Álvarez, Quim Pujol, Idoia Zabaleta & Ibon Salvador & Mónica Real, Bárbara Sánchez & Jaime Conde-Salazar, Óscar Bueno & Itxaso Corral, Itsaso Iribarren & Germán de la Riva, Nilo Gallego & Pelayo Arrizabalaga eta Isaak Erdoiza. 

 

Uda garaia izango da, ziur aski bero egingo du, baina ez gehiegi, laugarren solairuko Zabaltzara igoko gara, eskaileretatik edo igogailuz. Pertsona batzuk ezagutuko ditugu, beste batzuk, ez. Arratseko zortzi terdietan hasiko da, eguzkia izkutatzeko jaisten hasten denean, hain bero egiten ez duenean. Egun argiz iritsiko gara Zabaltzara, eta gauez alde egingo dugu. Pertsona bat edo gehiago egongo dira gauzak egiten, kantatzen, dantzatzen, hizketan, musika tresnaren bat jotzen, guri gauzak kontatzen, eraldatzen, mugitzen... Eseriko gara eta une batez gozatuko dugu Zabaltzan, zabaltza batean gertatzen ez diren gauzei begiratzen eta entzuten.

Maia Villot

 

 

 

Gonbidatuak

Maia Villot

Artista, liburu saltzailea eta komisarioa

Interesa dakizuke