Tabakalera Txartela | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Tabakalera Txartela

Txartela eskuratzea

 

Erraza, azkarra eta doakoa da Tabakalera Txartela eskuratzea. Tabakalerako txartelak zerbitzu eta abantaila ezberdinen ateak irekitzen ditu. Are gehiago, Ubik Tabakalerako sorkuntza liburutegiko zerbitzu guztiak irekiko dizkizun giltza da.

Txartela eskuratzeko, urrats hauek eman behar dituzu:

 

  1. Tabakalerako webgunean izena-eman.

  2. Ubikeko harrera espaziora hurbildu zaitez, zure nortasun agiria, pasaportea edo erresidentzia baimanerakin. Bertan, datuak ongi daudela baieztatuko dugu, txartelan identifikatuko zaituen argazkia atera eta inprimatuko dugu. 18 urtetik behera badituzu zure guraso edo tutorearen baimena behar duzu. (Kontsulta itzazu baldintzak orrialde honen bukaeran)

  3. Eta listo! Erabiltzen hasi zaitezke.

 

Lehen urratsa > Izena eman

ZER EGIN DEZAKET TABAKALERAKO TXARTELARI ESKER?

 

  • Ubik, sorkuntza liburutegiko dokumentuak erreserbatu eta maileguan etxera eraman.*

  • Liburutegiko espazioak erreserbatu: negutegiak, Ubik platoa pantaila esperimentala aretoa, bideojoko postuak, teknologia txokoko hiru lantokiak, edizio postuak erreserbatu.

  • Ubikeko ikus-entzun errekurtsoak erreserbatu eta maileguan etxera eraman: Bideokamara, argazki kamara, soinu grabagailuak, ordenagailu portatilak eta abar.**

  • Ubikeko usika tresnak erreserbatu: bateria, tronpeta, tronboia, bajoa eta gitarra erreserbatu dezakezu eta liburutegian jo.

  • Zine bonua eskuratu eta %10-eko beherapena eduki Tabakalerako zine aretoan, Donostia Kulturak, Euskadiko Filmategiak, EQZE-k eta Tabakalerak antolatutako saioetan. 

  • Halere, txartela eskuratzen duzun bitartean webgunean izen ematearekin hainbat abantaila izango dituzu, hala nola, arestian aipatutako guztiak erreserbatu eta Oraculumean galderak egin, besteak beste.

 

* Maileguen epemuga zehatzak lotura hau jarraituz kontsulta itzazu: Maileguak

** Epemuga gailuaren araberakoa da. 

 

Zine-bonua eskuratzea- Agortuta-

Tabakaleraren Zine Bonuarekin Donostia Kulturak, Euskadiko Filmategiak, EQZEk eta Tabakalerak azken horren zinema-aretoetan antolatuko dituzten filmak prezio murriztuan ikusteko aukera izango duzu. Bonoaren prezioa 70 €-koa da eta 30 film ikusteko balio du. Bonuak zine-ikasturtean zehar egongo dira indarrean, hau da, irailetik irailera. 2019ko udazkenean 100 zine-bonu ipini dira salgai, eta urte bereko abenduan beste 100 eskainiko dira.
 

Nola eskuratu Zine-bonua

  • Bonua Tabakalerako txartelari lotuta dago. Horrenbestez, ezinbestekoa da Tabakalerako txartela izatea bertan bonua kargatu ahal izateko. Txartela Ubik-en eskura daiteke, Tabakalerako 2. solairuan. 

  • Tabakalerako txartelarekin, Tabakalerako informazio-puntuan eta txarteldegian eskura dezakezu Zine Bonua.  

  • DK txartela edo UPV/EHUko ikasle-txartela dutenek % 10eko deskontua izango dute.

 

Nola erabili bonua:

  • Sarrera ikusi nahi duzun saioa baino lehen jaso behar da. Hartara, Zine Bonuarekin kargatu duzun Tabakalerako txartela aurkeztu beharko duzu informazio-puntuan edo (saioa baino ordu erdi lehenago) txarteldegian. 

  • Informazio-puntuan edozein saiotarako sarrerak eskuratzeko aukera egongo da; aldiz, txarteldegian egun horretako saiorako sarrerak bakarrik emango dira.

  • Ez dago modurik gure webgunearen bitartez Zine Bonuaren deskontua duen sarrerarik eskuratzeko.

  • Aukera egongo da kontzertudun saioak edo saio bikoitzak ere bonoarekin eskuratzeko, baina 2 sarrera erabili direla ulertuko da kasu horietan.

  • Bonuan erabili gabe geratzen den saio kopurua ezagutzeko, jarri harremanetan infopuntuarekin (943 118855 edo info@tabakalera.eu).

 

Erabilera baldintzak: 

  • Bonu bakoitzarekin nahi adina sarrera atera daitezke saio bakoitzeko, bonuaren kupoa amaitu arte. 

  • Bonua izateak ez du eserlekuaren erreserba bermatzen.

  • Txartela galtzekotan, erabiltzaileak txartel berria eskatzen duenean berreskuratuko du txartel zaharrean zuen geldikina. 

  • Inprimatutako sarrerak galtzen badira, ezin izango dira berreskuratu.

  • Bonua, behin erabilita, ezin da itzuli.

 

Tabakalera Txartelaren erabilera eta galtzea

 

Txartela pertsonala eta besterezina da. Txartela galduz gero, berri bat inprimitzeak 5 €ko kostua du. Txartela lapurtzen badizute, txarte berria doan eskuratuko duzu, aurrez dagokion salaketa aurkeztuta. 

Tabakalerako txartela galdu baduzu edo ostu badizute +34 943 475 050 telefonora deitu edo ubik@tabakalera.eu helbidera idatzi eta txartela baliogabetuko dugu. Horrela, txartel horrekiko duzun erantzunkizun osoa bertan behera utziko dugu.

 

Adin txikikoak

Adin txikikoek ere Tabakalera Txartela eduki dezakete.

 

  • 12-18 urte badituzu: zure guraso edo tutore baten baimena behar duzu. Horretarako, ondoko inprimaki hau (http://www.tabakalera.eu/sites/default/files/adjuntos/2016/tabakalera-txartela-adin-txikikoak.pdf) guraso edo tutoreak sinatuta ekarri behar duzu, bere NAN-aren, pasaportearen edo erresidentzia txartelaren fotokopiarekin batera.

  • 12 urtetik behera badituzu: guraso edo tutorearekin etorri beharko zara eta honek bere NAN-a, pasaportea edo erresidentzia txartela aurkeztu beharko du.

 

Adin txikikoek, helduen zerbitzu berberak erabiltzeko eskubidea dute baina espazio eta zerbitzuen erabilera egokiaren ardura guraso edo tutorearengan erortzen da. Hortaz, bideokamara bat, ordenagailu portatil bat edo bideojoko bat maileguan hartu eta ongi itzultzearen ardura osoa guraso edo tutorek izango dute.