Tabakalerak 2020ko proiektu artistikoak garatzeko egonaldien deialdia zabaldu du | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
2020-08-06 11:45

Tabakalerak 2020ko proiektu artistikoak garatzeko egonaldien deialdia zabaldu du

Tabakalerako Sortzaileen Guneak artistei babesa eman asmoz, egonaldien deialdia zabaldu du beste urte batez.

Deialdia 2020ko abuztuaren 6etik irailaren 21ra izango da zabalik

 

Tabakalerak bere egonaldi-programaren 2021ko edizioan parte-hartzeko deialdia ireki berri du. Deialdi honen xedea, arte-proiektuen ekoizpenerako egonaldi bat eskaintzea da. Deialdiak izaera desberdinetako proiektuak ditu helburu, honen arte-diziplina edo formatua kontuan hartu gabe.

Deialdian parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomi Erkidegoan bizi diren artista edo eragile kulturalek, bai eta estatukoek eta nazioartekoek ere. Aurkeztutako proiektu guztietatik lau proposamen aukeratuko dira.

Egonaldiak proiektu artistikoa garatzeko espazioa eta baliabideak eskaintzen ditu, eta lau eta zortzi aste arteko iraupena izango du. Horrez gain, arte garaikideko kideen laguntza ere izango dute hautatutako egitasmoek. 

Egonaldia 2021eko urtarrilaren 1etik eta martxoaren 14ra bitartean garatuko da. Bidali beharreko dokumentazioari eta bestelako baldintzei buruzko informazio zehatza Sortzaileen Guneko atalean kontsulta daiteke.