- Tabakalerako erakusketetara bisita - Diego Vivanco | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Tabakalerako erakusketetara bisita

Diego Vivanco artistarekin

Diego Vivanco artistak bi erakusketetan zehar bisita berezi bat proposatzen digu: “Landa Lan. A Documentation of Darcy Lange” Tractora Koop. E. kolektiboak komisariatua eta “Argazkigintzaren historia eramangarria” (Lola Garrido bilduma) beste perspektiba desberdin batetik ezagutuko ditugu jarduera honen bitartez.

Langilearen rolarenganako lilura, lana bera eta erretratuaren sedukzio magikoa izango ditugu gidari. Egunerokotasunaren berezitasuna deskubrituko dugu eta ezezagun denak sortzen dituen irudiek gida gaitzaten utziko dugu.

Izen-emateak: 943 251 937 / hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus