Tabakalerako igarobide-guneetara sartzeko eta horietan onartuak izateko arau orokorrak | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Tabakalerako igarobide-guneetara sartzeko eta horietan onartuak izateko arau orokorrak

Hemen jasotzen diren sartzeko eta onartuak izateko arauak Tabakalera barneko espazio irekiei, alegia igarobide-guneei, aplikatzekoak dira. Espazio horietako arauek ez dute izan behar beste gune batzuetan aplikatzen direnen berberak, hala nola erakusketa-aretoetan, Ubik sorkuntza liburutegian, zinema-aretoan, etab.

 

1.- Arau orokorrak

2.- Kanporatua izateko arrazoiak

 

1.- Arau orokorak

Tabakalerako guneek askotariko erabilerak izan ditzakete; horrenbestez, garrantzitsua da oinarrizko bizikidetza-arauak errespetatzea, baita bertan dauden pertsona guztiak eta espazioa bera ere. Lagundu ezazu hori ahalbidetzen, Tabakalerako langileen jarraibideei eta gune bakoitzeko arauei kasu eginez.

 

Tabakalera irekiera-performance bat

Tabakalera kale espazioa - haurrak eta silletak

Tabakalera - Inaugurazio bat terrazan

 

  • Animaliak: Txakurrek eta bestelako maskotek lotuta egon behar dute. Ezin da animaliekin sartu dagokion gunean jendaurreko ikuskizun bat egiten ari direnean. Itsu-txakurrak salbuespenak dira.

  • Edari alkoholdunak: Ezin da edari alkoholdunik sartu eraikinera. Oro har, ostalaritza-eremuetan bakarrik kontsumi daitezke eta, kasu jakin batzuetan, baita ekitaldi espezifikoren batean ere, antolatzaileek hala erabaki badute.

  • Bizikletak: Tolestu ezin direnak eraikinaren kanpoaldean utzi beharko dira.

  • Haur-kotxeak: Ez dituzte zirkulazioa edo sarbideak oztopatu behar.

  • Janaria: Baimenduta dago, baldin eta jateko erabilitako eremua garbi uzten bada eta beste jarduerarik oztopatzen ez bada.

  • Erretzea: Debekatuta dago kasu guztietan.

  • Musika-tresnak eta bozgorailuak: Ezin dira erabili, programatutako jardueraren baterako behar ez badira.

  • Jostailuak: Ezin dira erabili jostailu telegidatuak, zibak, puxtarriak, pilotak, patinak, bizikletak edo beste edozein objektu gurpildun. Korrika ere ezin da ibili.

  • Adingabeak: 6 urtetik beherakoek (6 urtekoak barne) heldu arduradun batekin sartu beharko dute beti. Tabakalera ez da inoiz ere adingabeak zaintzeaz arduratuko. Tutorerik ez badago, udal-zerbitzuekin jarriko gara harremanetan.

  • Altzariak eta eraikina: Ez da elementu horiek hondatzea dakarren jokabiderik onartzen.

  • Landareak: Ezin dira ukitu, mugitu edo ureztatu.

  • Etzatea: Ezin da lurrean etzan edo lo egin.

  • Telefono mugikorra: Soinuak beste erabiltzaile batzuk gogaitzen baditu edo gauzatzen ari diren jarduerak oztopatzen baditu, isildu edo bolumena egokitu egin beharko da.

  • Igarobide-guneak: Ezin da horietarako sarbidea blokeatu edo oztopatu. Eskailerak, ateak eta kaltetutako beste gune batzuek libre egon behar dute, larrialdi-kasuetan segurtasuna bermatuta egon dadin eta eraikina ondo hustu ahal izan dadin.

  • Komunak: Garbi mantendu behar dira, erabili aurretik, bitartean eta ondoren.

  • Terraza: Debekatuta dago barandara igotzea edo bertan esertzea. Tabakalerak (Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa S.A-k) ez du bere gain hartuko terraza oker erabiltzeagatik egon daitezkeen ondorioen ardurarik.

     

Erabiltzaile guztiek errespetatu beharko dituzte argibide hauek eta gune bakoitzean ezarritakoak.

 

2.- Kanporatua izateko arrazoiak

Tabakalerako instalazioak modu desegokian erabiltzea eta/edo araudia haustea bertatik kanporatua izateko nahikoa arrazoi izan daitezke, egindako arau-haustearen tipologiaren arabera.

Jarraian aipatuko ditugu, zerrenda gisa eta sakondu gabe, arau-hauste moten ereduak eta horiei loturiko zehapenak.

 

1.- Behin baino gehiagotan egindako arau-hauste arina: Egun batez kanporatua.

Gizabidearen kontrako jarrerak dituzten pertsonak, segurtasun-zaindariaren ahozko abisua jaso dutenak musika altuagatik, patinekin ibiltzeagatik, jolas arriskutsuak egiteagatik, zikinkeria sortzeagatik, etab. Hemen sartuko dira, baldin eta errespetua agertzen badiote segurtasun-langileari bere zeregina egitean, zentroari eta gainerako erabiltzaileei.

2.- Arau-hauste larria: Hamabost egunez kanporatua.

Behin baino gehiagotan arau-hauste arinak egin dituztelako ohartarazita dauden pertsonak, eta beren jokabidea zuzentzen ez dutenak: erretzea, adingabearekin ez egotea, jarrera harroputza eta desafiatzailea izatea, drogak edo alkohola kontsumitzea, instalazioan kalte txikiak egitea, zerbitzuak eta altzariak gaizki erabiltzea… Azken finean, zentroaren bizikidetza egokiari eragiten dioten gizabidearen kontrako jarrerak.

3.- Arau-hauste oso larria: Hiru hilez kanporatua.

  • Hamabost egunez kanporatuak izan diren eta zehapena errespetatzen ez duten pertsonak zuzenean hartuko dira arau-hauste oso larrien egiletzat.

  • Eraikinari eragiten dioten kalte materialak, baldin eta jakinaren gainean egiten badira.

  • Eremuan dauden pertsonen, hala langileen nola erabiltzaileen, duintasunari eta osotasun fisiko nahiz moralari eragiten dioten arau-hausteak.

  • Drogen trafikoa.

  • Lapurretak.

 

Delituzko ekintza guztiak arau-hauste oso larritzat jotzen dira. Zehapen horiez gain, abisua emango zaie dagokien polizia-kidegoei, eta aplikagarri zaien zigor-araubidea ezarriko zaie egileei.

Arau-hauste eta zehapen oso larrien kasuan, segurtasun-zerbitzuko taldeburuak agiri edo txosten bat igorri behar dio zentroko segurtasun-buruari.