Kode kreatibo topaketa

Eginzaleak 2015

Ttotelka kode kreatibopa txalaparta

Kode kreatiboko lantalde irekian aritu diren partaideak urte amaierako topaketa bat proposatu dute, zuzeneko saio batean gustukoen duten hori elkarrekin egiteko. Kodea eta programazioa erabiliz soinua eta ikus-entzunezkoak sortzen dituzte eta elkartzen direnean teknologiaren beste erabilpen esperimental ugari probatzen dituzte  ere. Urteko ibilbidearen atzera begirako labur batekin, egindako lana partekatzeko eta ondo pasatzeko aukera izango da, Ttotelkaren eskutik txalaparta elektronikoarekin ikuskizuna izango baita.

Duela berrogei urtetik hona, desagertzear zegoen Txalapartaren erabilera bultzatu eta garatu da soinu berrien bilaketa etengabean, jotzeko modu berriak eta materiale desberdinen erabilerak saiatuz.

Ttotelkak bere saiakerak egin ditu ildo jakin bati eutsiz: taupada elektonikoaren erabilera. Oholak dituzten sentsorei esker, egurraren talkak seinale bat ordenagailuari bidaltzen dio eta honek sintetizadore bat aktibatzen du. Sintetizadoreak soinu elektroniko bat sortzen du talkaren indarraren araberakoa, txalapartarien arteko komunikazioaren araberako atmosferak sortuz. Antzinako musika tresna honen eta sintetizadoreen fusioa, soinuak eta ikusentzunezkoak sortzeko aukerak zabaltzen ditu, makina eta gizakiaren tradizio erroen arteko zubiak eraikiz, eta musika elektronikoa sortzeko modu organikoaren ateak irekiz.

Ttorelkak bere emanaldia eta bere sorkuntza prosezuaren azalpenak tartekatuko ditu. Txalaparta bi pertsonen artean ematen den ereduen joku bat da, “kode” bikain bat alegia, eta Ttotelkaren proposamena ederra. 

Ikuskizunaz gain, topaketa honetan Kode Kreatiboa talde irekiak Hirikilabsen egindako urteko ibilbidearen atzera begirakoa egingo du eta Hirikilabsen proposamena datorren urterako izango du aztergai.

Urteko itxiera saio bat izateaz gain, ere ospakizun jaia proposatu nahi da egun honetan. Kode Kreatiboa taldearen ospakizun jaia. Kode Kreatiboa taldearentzat kodea ez delako soilik ekoizpen sistema bat, bizitza zeharkatzen duen kodea ere bada, ikutu eta ikusi daitekeen kodea, baita sentitu ere.