Zinema eta teknologia | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Zinema eta teknologia

Teknologiak zineman duen sormenezko erabilera ikertzeko talde irekia

Compártelo:
  • Urtea: 2018

Zinemaren eta teknologiaren inguruko laborategi esperimental honen helburua da modu kritikoan hausnartzea mugimenduzko irudi eta soinuari aplikatutako teknologia analogiko zein digitalen erabilerari buruz, eta material horiek sormenez nola erabil daitezkeen proposatzea.

Trantsizio teknologiko betean gaude gaur egun: oraindik ere metodo analogikoak erabiltzen dira, hala edukien erregistroan nola difusioan, arlo digitala ezarri duen 3.0 iraultza gertatzen ari den bitartean. Ez dugu teknologia berri –eta zahar‑ horien erabiltzaile pasibo izan behar, baizik eta hausnartu behar dugu nola grabatzen dugun, zerekin, zergatik, zertarako eta norentzat. Lantalde honek mahai gainean jarriko ditu kontu horiek guztiak, eta gaur egungo garai teknologikoari aurre egiteko sormenezko moduak aktibatuko ditu.

Zinema interesatzen zaion edonork, hala zinemagileek nola ikasleek, edota ingeniariek eta maker-ek, zabalik dituzte zinemaren eta teknologiaren inguruko talde honen ateak. Lantaldea 2018ko urriaren 6tik aurrera bilduko da Hirikilabsen, larunbatetan, Unai Ruizek koordinatuta (Elías Querejeta Zine Eskolako ikaslea). Parte hartu edo informazio gehiago jaso nahi baduzu, taldearekin harremanetan jar zaitezke hirikilabs@tabakalera.eu helbidera idatzita.

 

LAGUNTZAILEA:

Jarduerak