Taxio Ardanaz | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Taxio Ardanaz

Taxio Ardanaz (Iruña, 1978) Bilbon bizi da eta bertan lan egiten du. Euskal Herriko unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatua, azken urteetan La Habanan, Bregenz-en (Austria), Bilbon, Mexiko Hirian eta Beijing-en erresidentziak egin izan ditu.
 
Bakarkako erakusketa ugari egin ditu: La Habanan egindako erakusketa: Artista x Artista (2016); Bilbo: Gio Bat (2015) eta Egurre (Sala Rekalde, 2014); Madril: Luz Perpetua (Galería Raquel Ponce, 2013) eta Forlorn Hope (RMS El Espacio, 2011); Mexiko Hiria: Venceremos (Ateneo Español de México, 2012) eta ¡A pesar de todo! (AN Studio, 2011); eta Iruñan: Resignados Ciudadelako polvorín-ean (2008). Taldekako erakusketen artean aipatzekoa da “Entornos Próximos 2008”, Artium, Gasteizen egindakoa.
 
Arlo artistikoko diru-laguntza eta aipamen bereziak jaso ditu, hala nola, Iruñako Artista Gazteen XV. Lehiaketan lehenengo saria (1999) eta Nafarroako Topaketen XXIV. edizioko bigarren saria (2007). Hautatua izan zen Ertibileko erakusketa ibiltarian (2008), Certamen Internacional de Artes Plásticas de Pollença (2010) eta Ciutat de Palma sarian (2014), besteak beste.