Teknologia bigunak - Teknologia bigunen gaineko kontraste saioa - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Teknologia bigunen gaineko kontraste saioa

Osatu, atera, ikasi

Contraste de la ontología sobre Copylove. Irudia: Julio Albarrán.

Contraste de la ontología sobre Copylove. Irudia: Julio Albarrán.

 

Teknologia Bigunen inguruko ikerketa honetan parte hartu ez duenari kontzeptua agian arrotza egingo zaio, gutxi definitua. Bestalde, ontologiaren sorkuntza teknologia bigunen adibide bat dela irudikatzeko zaila izan daiteke dinamikan parte hartu ez bada.Baina kontzeptuak eta metodologiak ez dugu alde batera utzi nahi soilik konplexuak edo arrotzak izan daitezkeelako.

Azken finean, honek guztiak konplexua ematen duen hori eskuragarri egitean datza, eta elkarrekin ikasten jarraitzea. Horretarako, kontraste saio hau proposatzen dugu, gynkana kolektibo gisa Eginzaleak programaren baitan. Teknologia bigunen barruan gordetzen dena ulertzeko saio bat, diagrama kontzeptualaren (ontologiaren) erabilera ludikoaren bidez.

Topaketa honen helburu azkena teknologia bigunak zertan datzan eta nola funtzionatzen duten kontziente bihurtzea da, eta horretaz jabetzen garelarik, beraiekin nola jokatu dezakegun hausnartzea. Hau da, ontologiatik gure ekintza esparruetara aplikatu ditzakegun ikaskuntzak zukutzea. Azken finean, kontzeptua jokoan jartzean datza, bere edukiak guregan integratzeko eta gure jardunetan aplikatu ditzakegun ikaskuntzak zukutzeko.