Teknologia eta fabrikazio hiritarrak ardatz Eginzalek topaketaren zazpigarren edizioan | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
2019-12-09 10:00

Teknologia eta fabrikazio hiritarrak ardatz Eginzalek topaketaren zazpigarren edizioan

Tabakalerako Patio aretoak Eginzaleak Azokaren zazpigarren edizioa hartuko du larunbatean, abenduaren 14an, eta egitearen kultura (DIY-Do It Yourself) jarriko du balioan.  

Konponketa maratoia (HorKonpon), hainbat lantegi (zientzia, suziriak egin…), ehungintza-txokoa eta hainbat stand izango dira, besteak beste, “egitearen kultura” balioan jarri nahi duen azokan.

 

Tabakalerako Hirikilabs laborategiak eta Ubik sorkuntza liburutegiak antolatutako “Teknologia eta fabrikazio hiritarraren 7. Topaketa” hemen da. Kultura digitalaren eta praktika irekien inguruan garatutako proiektuak bilduko ditu topaketak, egitearen kultura balioan jarrita. Urtean zehar Tabakaleran eta Hirikilabsen inguruan, esparru horietan egindako lanen erakusleiho izango da, antzeko logikak eta praktikak partekatzen dituzten beste proiektu eta eragileak ere beren lekua izango dutela.

Topaketak fabrikazio digitala, diseinua, berrerabilera, hardware garapena edo kodearen erabilpen berriak bezalako teknologia anitzetan hiritarrek egindako proiektuak lotzen dituen jarduera da. Eremu guzti hauek praktika ireki, artisau, kolaboratibo eta zeharkakoen ondorio dira eta Tabakalera eta Hirikilabs, kultura digital eta teknologia hiritar laborategiaren erabiltzaile-komunitatearen egiteko moduraren isla dira.

Eginzaleak 2013an artisautza digitala “gauzak bere kabuz” (DIY) egiteko baliatzen dutenen ekimenaren inguruan gogoeta gisa sortu zen.  Hauetako eginzale askok teknologia digitalek egun eskaintzen dituzten erraztasunak erabiltzen dituen arren, artisauen lan egiteko moduari eta jatorrizko espirituari eusten diote, beraien jarduna, ikaskuntza, esperientzia bidezko hobekuntzan eta dedikazioan oinarrituz. Honez gain,  banakako lana eremu kolektibora zabaldu ahal izateko logikei buruzko hausnarketa-bide bat da, esperientziak eta ezagutzak partekatzeko inguruneak sortu eta "beste batzuekin egitearen" (DIWO) pedagogia sustatuz .

 

Egitaraua 2019

Eginzaleak Topaketak bi eguneko egitaraua barne hartuko du: abenduaren 12an, osteguna, laborategi hiritarretan aditu diren hainbat lagunek mahai-inguru batean parte hartuko dute. Jarduera hau sarrera librekoa izango da. Larunbatean, hilaren 14an, aldiz, Eginzaleak Azokaren 7. edizioa izango da Tabakalerako Patio aretoan. Hamar standetik gora izango dira eta baita publiko orokorrari zuzendutako hainbat jarduera ere:

 

ABENDUAK 12

Solasaldia – 17:00 (Hirikilabs, 3. solairua)

“Fablab, makerspace, hackerspace, lab hiritarrak … ¿Zertaz ari gara laborategiei buruz hitz egiten dugunean?

Parte-hartzaileak: Rebeca Cavero (Laboratorios César), Makers Asturias, Karim Asry (Open espazioa), Camilo Cantor (Exploratorio Medellín).

 

ABENDUAK 14

Eginzaleak Azoka – 10:00-14:00 / 16:00-19:00 (Patioa, 1. Solairua)

  • HorKonpon Maratoia (10:00 – 14:00)

Hilabetero Ubiken egiten den HorKonpon konponketa lantegia Eginzaleak Azokaren baitan egingo da, Tabakalerako Patio aretoan. Jendeak bere objektu apurtuak ekartzea eta adituen laguntzarekin hauek konpontzea da asmoa eta horretarako, gauzak konpondu nahi dituztenei eta konpontzen eta berrerabiltzen dakitenei deia zabaltzen zaie, elkarrekin berrerabilera sustatu eta ezagutza partekatzeko. Sarrera librea.

  • Zientzia-lantegia  (11:00 - 13:00):

Gazteei zuzendutako zientzia-lantegi hau ostiralero Hirikilabsen egiten den “Zientzia ez da fikzioa” lantegiaren jarraipena da. Zientzia gazteei hurbiltzea eta hainbat esperimenturen bidez zientzialariek laborategian lantzen dituzten gaiak modu errazean ulertaraztea da helburua. Aurretiko izen-ematea beharrezkoa da.

  • Suziriak egin (17:00 - 19:00):

Zortzi eta hamalau urte bitarteko gazteei zuzendutako lantegi honetan EH Aerospace taldeko kideek egindako suziriak ikusi eta norbere suziriak fabrikatuko ditu, ondoren aire konprimituz kargatu eta ahalik eta altuen iristeko. Lantegi honetarako izen-ematea beharrezkoa izango da.

 

Eta egun osoan zehar…

Ehungintza-txokoa, Precious Plastic - 3D Ikasi - 3Drd -  Egokitek - Do it in family - EH Aerospace - Blue Factoryz - Astronomia hiritarra - Exploratorio Medellín - UC3m - Eta gehiago...

Izen-emateak eta informazio zabalagoa: www.tabakalera.eu/eginzaleak-2019