JoLabs - Teknologiarekin dantzan - María Martín, Bego Krego, Fabián Morales Sánchez | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Teknologiarekin dantzan

Teknologiak ba al du harremanik dantza edo antzerkiarekin?

Hirikilabs teknologiarekin dantzan

Teloia ireki da, argia piztu da, bozgorailuetatik musika entzun da, eszenatokian bideo bat proiektaturik ikusten da, eta bat-batean… dantzaria sartu da!

Arte eszenikoetan teknologiak garrantzia berezia hartzen du. Eszenaratzearekin emozioak, intriga, suspensea… sor daitezke musika, soinua edo irudia erabilita. Hori kontrolatzen tekniko bat egon ohi da, eta lan handia dago aurretik guztia sortu eta prestatzen.

Haur eta familiei zuzendutako lantegi honetan dantza eta teknologia uztartuko ditugu. Obra bat sortuko dugu, dantza eta gure gorputza oinarri hartuta, eta aldi berean teknologiaz jantziko dugu. Argiarekin jolastea, bideo proiekzioekin eszenatokia eraikitzea, atrezzo interaktiboa sortzea... Aukera ugari eskaintzen dizkigu teknologiak arte eszenikoen munduan.

Familiei zuzendutako lantegi honetan teknologiarekin eta dantzarekin esperimentatuko dugu eta, bukatzeko, obra bat sortu eta taularatuko dugu uztailaren 1ean, 17:00etan, Kamaleoiak Gara! familientzako programaren barnean. Hori guztia Begoña Krego eta María Martín dantzarien eta Fabián Morales artistaren laguntzarekin.

 

 

 

JoLabs(r)en jarduera gehiago:

  • Lantegiak
    2019-01-25 > 2019-04-12 - 17:30-19:30

    Zientzia bizi eta esperimentatzeko gazteei zuzendutako lantaldea da Zientzia ez da fikzioa. Biologia, kimika edo fisika proiektuak landuko ditugu bertan eta eguneroko errealitatearekin lotura duten esperimentuak egingo ditugu.

    Lekua: - Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia

    + Info

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Guests

María Martín

Dantzari eta koreografoa

Bego Krego

Dantzari eta koreografoa

Fabián Morales Sánchez

Ikus-entzunezko edukien ekoizlea eta Social Sound kooperatibako kidea

Documentación

Videos

Teknologiarekin dantzan. Promozio bideoa

Teknologiarekin dantzan. Promozio bideoa

María Martín, Bego Krego eta Fabián Morales Sánchezi elkarrizketa

María Martín, Bego Krego eta Fabián Morales Sánchezi elkarrizketa

Argazkiak

Teknologiarekin dantzan (2017-06-04)

Teknologiarekin dantzan (2017-06-04)

Teknologiarekin dantzan (2017-06-17)

Teknologiarekin dantzan (2017-06-17)