Tere Recarens

Tere Recarens-ek nonahi gauzatzen du bere artista lana, eta, batez ere, arte eszenatik ez datozen pertsonekin. Haren lana puntu batetik besterako bidaia luze bat bezalakoa da, aberastuz doana proiektuak aurrera joan ahala.

Faire l’aventure, haren pieza berrietako bat, Mendebaldeko Afrikan kokaturik dago, eta gero persiar poesiaraino jarraituko du. Haren obra Arcadia Zentro Komertzialeko hallean eta galerian erakusten da Neuköln-en (Berlin), non 190 nazionalitate baino gehiago bizi diren.

Bere ingurunearekiko eta gure gizartearekiko jakin-mina du ezaugarri bereziena. Recarensen lana ezaguna da nazioartekoan: Centro de Arte Dos de Mayo, Móstoles, Madril; Kunsthalle Exnergasse, Viena; Bloomberg Space, Londres; Galerie Anne Barrault, Paris; FRAC-Bourgogne, Dijon; MACBA – Muséud’ArtContemporani, Bartzelona; Le Plateau, FRAC d’Île-de-France, Paris; De Appel, Amsterdam; Kunstraum Kreuzberg/Bethanien, Berlin; P.S.1, New York City; Friche Belle de Mai, Marseilla; Fundació Joan Miró, Bartzelona.

Aspaldidanik Berlin aukeratu du langune gisa.