Ikus-entzunezkoaren aldiriak - Testu-inguruan - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Testu-inguruan

Ikus-entzunezkoaren aldiriak erakusketako ikerketa taldea

Testuinguruan

Testu­inguruan, Tabakalerako erakusketekin batera funtzionatzen duen ikerketa talde bat da. Hilero elkartzen gara erakusketen edukietan sakondu eta bestelako ideia eta eztabaidak aktibatzeko helburuarekin. Testuak, filmak edo erakusketetako pieza zehatzak aztertuko ditugu arte garaikidearekin lotutako gaien gainean gure buruak trebatzeko.

Ziklo honetan Ikus­-entzunezkoaren aldiriak. Ingurua marrazten duten puntuak izenburua daraman Tabakalerako lehen erakusketan barneratuko gara. Hau ikus-entzunezkoaren kontzeptuari buruz arituko da, bere inguruan, kanpoaldean, sortzen denari buruz. Ikus­entzunezkoa beste lengoaia eta egoerekin erlazioan hibridatzen deneko erreferentziak bilatzen ditu. Urria eta abendua bitartean hilabetero jarduera ezberdinak egingo ditugu: erakusketara bisitak, filmeak eta bideoak ikusi, proiektuarekin zerikusia duten testuak irakurri e.a.

Saioak hilabetero ospatuko dira eta urriaren 13an hasiko dira, bakoitzak bi ordu eta erdiko luzeera izango duelarik.