Arenzana Imaz Intxausti Montón Peral - Testu-inguruan - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Testu-inguruan

Grupo de aprendizaje de la exposición Arenzana Imaz Intxausti Montón Peral

Testuinguruan

Testu-inguruan, Tabakalerako erakusketekin batera funtzionatzen duen ikerketa talde bat da. Hilero elkartzen gara erakusketen edukietan sakondu eta bestelako ideia eta eztabaidak aktibatzeko helburuarekin. Testuak, filmak edo erakusketetako pieza zehatzak aztertuko ditugu arte garaikidearekin lotutako gaien gainean gure buruak trebatzeko.

Ziklo honetan Tabakalerako bigarren erakusketan barneratuko gara: Arenzana Imaz Intxausti Montón Peral izenburuapean, erakusketak 5 artista hauen ibilbidera gerturaketa bat proposatzen du. Hileroko saio hauek bi ordu eta erdiko iraupena izango dute eta otsailaren 9an, martxoaren 8an eta data zehazteke dagoen hirugarren egun batean burutuko ditugu.