Testu-inguruan. Arte garaikidera hurbilketa

"Hot Iron Marginalia" eta "Cale, cale, cale! Caale!!!"

testu_inguruan_ Marginalia.Hot Iron, Cale, Cale, Cale! Caale!!!

Testu-inguruan Tabakaleran egiten diren erakusketekin batera diharduen ikasketa-talde bat da. Hilero elkartzen gara erakusketen edukietan sakondu eta bestelako ideia eta eztabaidak aktibatzeko. Testuak, filmak, erakusketetako obrak edo haiekin zerikusia duten beste hainbat material berrikusten ditugu, arte garaikidearekin lotuta dauden gaietan auto-hezteko asmoarekin.

Dadoak botako ditugu zoriak zer ekarriko digun jakiteko. Cale, cale, cale! Caale!!! ala Hot Iron Marginalia? Eta erakusketa bakoitzaren barnean, pieza hau ala bestea? Nondik hasiko dugu bisita? 
Hiru saio egingo dira urria eta urtarrila bitartean eta datak taldearekin batera adostuko dira. 

Nori zuzendua: Arte garaikidean interesa duen edonorentzat, aurretiazko ezagutzarik eduki behar izan gabe.
Egunak: Hilean behin, asteartez
Ordutegia: 18:30-20:00. Erakusketa bakoitzeko hiru saio. EU/ES
Aldez aurretik izena emanda