Anarchivo sida - Testu-inguruan - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Testu-inguruan

Anarchivo Sida erakusketako ikerketa taldea

Testuinguruan

Testu-inguruan, Tabakalerako erakusketekin batera funtzionatzen duen ikerketa talde bat da. Hilero elkartzen gara erakusketen edukietan sakondu eta bestelako ideia eta eztabaidak aktibatzeko helburuarekin. Testuak, filmak edo erakusketetako pieza zehatzak aztertuko ditugu arte garaikidearekin lotutako gaien gainean gure buruak trebatzeko.

Ziklo honetan Tabakalerako Anarchivo Sida erakusketan barneratuko gara. Hileroko saio hauek bi ordu eta erdiko iraupena izango dute eta apirilaren 26an, maiataren 10ean eta ekainaren 14an.