- Think Commons #8: Miren Gutierrez, Guillermo Gutierrez - Miren Gutiérrez, Guillermo Gutiérrez | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Think Commons #8: Miren Gutierrez, Guillermo Gutierrez

Datu-aktibismoa eta eraldaketa soziala

data commons lab

Zein leku jokatzen dute gaur egun edonon eta gorabidean ageri diren datuek aktibismo sozialean? Etai datu irekiek bereziki? Data Commons Lab lantaldeari lotutako saio honetan gaiari buruz sakontzeko Miren Gutiérrez eta Guillermo Gutiérrez gonbidatu izango ditugu.

Mirenek 2018an norbanako eta erakundeek beraien ekintza eta kanpainia estrategietan datu azpiegiturak nola erabiltzen dituzten azaltzen duen Data activism and social change liburua argitaratu berri du. Norbanakoen artean mapa berriak, plataformak eta mundua hobetzeko aliantzak proposatzen dituzten bokazio aktibista duten ikerlariak eta zenbaki edo datuenganako maitasuna duten aktibistak topa ditzakegu.

Saioa Montera34-ren Youtube kanalean jarrai dezakezu eta kanalari lotutako txatean parte hartu.

Hirikilabsen arratsaldeko 17:45ean elkartuko gara saioan guztiok batera parte hartzeko.

 

Guests

Miren Gutiérrez

Komunikazioan doktorea

Guillermo Gutiérrez

Senior Software Developer