- Tramankulu bizia - Irati Seijo Diez, Ane Chueca Uria, Aiert Ordoñez Adarraga | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Tramankulu bizia

Espazioarekin esperimentatzeko lantegiak

 

Espazioa geurea egiteko tramankuluak sortuko ditugu saio sorta honetan. Espazio berriak eraiki, bizi eta deseraikitzen jolastuko gara, Ubiken egon eta hau zeharkatzeko modu ezberdinak esperimentatuz. Jolaserako eta esperimentaziorako une eta gunea sortzeko saiakera izango da, espazioarekin zein ingurukoekin harremantzeko modu berriak probatuz.

 

Hurrengo datak:

 

Urtarrilak 23 -- Soinuak sortu eta harrapatu 

Saio honetan soinuak sortuko ditugu. Horretarako hasiera batean gure gorputzak erabiliko ditugu eta material ezberdinekin ere ibiliko gara. Soinuak sortu eta hauek harrapatzen jolastuko gara!

Otsailak 13 -- Egiturak eraiki eta desegin, berriro eraikitzeko! 

Mota ezberdinetako egiturak eraikitzen eta desegiten jolastuko gara. Horretarako material ezberdinak izango ditugu eskura, ea bakoitzak zertarako aukera ematen digun.

Martxoak 12 -- Itzalekin esperimentatzen  Izena eman

Itzali argia, piztu fokua eta begira gure itzala! Harekin jolastuko dugu, forma ezberdinak eta gorputz berriak sortzearekin esperimentatuz.

Guests

Irati Seijo Diez

Hezitzailea

Ane Chueca Uria

Hezitzailea
 

Documentación

Argazkiak

Mugitu gorputza!

Mugitu gorputza!

Tangram erraldoia

Tangram erraldoia

Soinuak sortu eta harrapatu

Soinuak sortu eta harrapatu