Fokuak (FK) - Trouble Every Day - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Trouble Every Day

Claire Denisen filma

Trouble every day, Claire Denis

 

Trouble Every Day, Claire Denis, Frantzia, 2000, 100'

June eta Shane ezkonberriak Parisera iritsi dira baina euren asmo erromantikoek ez dute asko iraungo. Shane ez da bere emaztea ukitzen ausartzen, mintzeko beldur da. Gaixotasun arraro batek jota dago, bere sexu-bulkadak kanibalismora bultzatzen du ezinbestean. Eta ez da Parisen eritasun hori daukan pertsona bakarra… Claire Denisek malenkoniarekin nahasten du film gore hau, maiteaz jabetu ezin duenaren madarikazioa, bere desioa asetzeko bestea jatea beste modurik ez duenarena.

Muturreko maitasuna eta zinema, guztiontzat egokia ez den film batean.

 
 
 

Más actividades de Fokua: Claire Denis:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.