Fokuak (FK) - Tudo o que Imagino + Setembro - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Tudo o que Imagino + Setembro

setembro

Tudo o que Imagino, Leonor Noivo, Portugal, 2017, 30'

Nerabezaroaren amaiera, eskolaren amaiera, azken uda Alcoitão auzuneko lagun batzuentzat, “BDA”, lanean hasi baino lehen. Inguruan heldurik ez dabilenean pentsatu daiteke norberak nahi duena egiteko aukera dagoela. Andrék bere bizimodua inprobisatzen du rap bat bailitzan, askeagoa egingo duen bidea bilatuz, gertukoenetik ihesi baina ez du lortuko beragandik eskapo egitea.

 

  • Jatorrizko gidoi onena - Festival Caminhos do Cinema Português '17

  • IVITY Brand Corp komunikazio onena- Festival Caminhos do Cinema Português '17

  • Film labur onena - Prémios Fantastic '17

  • Epaimahaiaren sari berezia - Córtex - Festival de Curtas-Metragens de Sintra '18

  • Epaimahaiaren saria - Festival de Cinema Luso Brasileiro de Santa Maria da Feira '18

  • Film laburrei aipamen berezia - Porto Femme - International Film Festival'18

 

Setembro, Leonor Noivo, Portugal, 2016, 35’

Gauak eta egunak aurrera doaz trabatzen den tren baten gisan. Ama-semeak euren herrialdera itzuli dira, euren hirira, iraganera, atzerrian urte asko eman ostean. Bide desberdinak hautatu dituzte galdutako berreskuratzeko; semeak ez dagoen aita topatu nahi du, amak amodioaren aukera. Talka horretatik keinu berri bat sortuko da - metamorfosiaren hasiera, eurena baino ez den elkartze bat, denboran eta espazioan.

Más actividades de Fokua: Terratreme :

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.