Tue Greenfort

Tue Greenfort-ek bere diziplinarteko jardunean lantzen dituen gaiak arlo publikoa eta pribatua, natura eta kultura dira, besteak beste. Gai horiek eta arte garaikidearen mintzaira elkarrekin lotuz, artistak gaur egun produkzio ekonomiko eta zientifikoan nagusi diren jardunbideen kritika zuzena egiten du sarritan. Mundu naturalaren dinamikek liluratua, Greenforten lanak ekologian eta haren historian sakontzen du maiz, eta, zehazkiago, ingurumenean, harreman sozialetan eta giza subjektibotasunean.

Tue Greenfort (*1973, Holbaek / Danimarka) Berlinen bizi da eta bertan lan egiten du. Haren agentea Johann König da. Kasselgo dOCUMENTA(13) jaialdian parte hartu zuen Greenfortek, espezie anitzen baterako bilakaerari buruzko The Worldly House (Etxe Mundutarra) artxiboaren komisariokide gisa. Bakarkako erakusketa handiak aurkeztu ditu zenbait arte aretotan: Sorø Kunstmuseum, Sorø (2014), Berlinische Galerie (2012), South London Gallery (2011), Kunstverein Braunschweig (2008) eta Secession, Viena (2007). Bestalde, nazioarteko erakusketa ugaritan parte hartu du: Westfälischer Kunstverein (2016), ZKM, Karlsruhe (2015), Kunsthal Aarhus (2015), MünsterKunstverein, Hannover (2011), Royal Academy of Arts, Londres (2009), Fondazione Morra Greco, Napoles (2008), Skulptur Projekte Münster (2007), Witte de With, Rotterdam (2006)…