Agenda-Ciclos-Festivales-tunel

Agenda

Agenda

Dia calendario

  • Egun osoa

    0-6 Gunea

    Diseinu eta eraikuntza prozesu parte-hartzaile baten emaitza da 0-6 Gunea. Haur eta gurasoak elkarrekin egon eta aktibitateak egiteko espazio bat da, mugikorra, Tabakalera eraikineko espazio desberdinetan aktibatu daitekeena.

    Larunbata, 2017ko apirilak 1 > Asteartea, 2019ko abenduak 24 / Egun osoa Lekua: Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 17:00
    Lantegiak

    WaQuI: The Water Quality Initiative

    Ingurumenaren Hiritar Ikerketarako talde irekiaren baitan kokatzen den 'WaQuI: The Water Quality Initiative' lantegian, Donostialdeko itsasbazterreko uren eta kontinentekoen kalitateari lotutako alderdiak ikertuko ditugu.

    Asteazkena, 2018ko urriak 10 > Asteartea, 2018ko azaroak 6 / 17:00 Lekua: Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia
    Antolatzailea: Tabakalera
  • Lantegiak

    Ehungintza estaziorako altzariak sortu

    laborategiko ehungintza estazioko tresneria eta materialen erabilera eta kudeaketa egokia ahalbidetuko duten elementuak eraikiko ditugu zortzi saiotako lantegi honetan.

    Asteazkena, 2018ko urriak 3 > Asteazkena, 2018ko azaroak 28 / 17:00 Lekua: Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 18:00
    Lantegiak

    Asteazkenetan Ubiken

    Asteazkenero, Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiko gai ezberdinak deskubritu ditzakegu proposatzen dizkizuegun ekintza ezberdinetan. Haurrei zuzendurik, elkarrekin sormena lantzea eta ondo pasatzea dugu helburu.

    Asteazkena, 2016ko martxoak 23 > Asteazkena, 2019ko urtarrilak 30 / 18:00 Lekua: Ubik. Tabakalerako sorkuntza liburutegia
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 20:00
    Zinema

    Bone Tomahawk

    29 FANTASIAZKO ETA BELDURREZKO ASTEAREKIN ELKARRIZKETAK

    Beldurrezko western honek hankaz gora jartzen ditu generoko konbentzioetako asko. Denetarik aurkituko dugu film honetan: zonbi itxurako tribu indiar gizajale bat, umore beltza, gore bortitzeko eszenak, munduan duten lekuaren bila dabiltzan pertsonaia krepuskularrak eta abentura bihurtuko den bidaia bat.

    Asteazkena, 2018ko urriak 10 / 20:00 Lekua: Zinema - 1 Aretoa
    Antolatzailea: Tabakalera