• Egun osoa
    Aurkezpenak, Hitzaldiak eta mintegiak, Performanceak eta antzezpenak

    Gymnopédies

    Bost hatzetarako ariketak

    Gymnopédies izenburua daraman programak arlo profesional ezberdinetatik datozen gonbidatuak elkartzen ditu, gaur egun ekoizpena, lana eta sormena bezalako kategorien azpian zer dagoen elkarrekin aztertzeko. Nozio horiek egungo diskurtso eta ekimen ezberdinetan aurki ditzazkegu; alabaina, hain zuzen ere, mundu guztiaren begien aurrean daudelako, ikusezin bihurtzen dira, Edgar Allan Poeren gutun lapurtu ezaguna bezalaxe.

    Proposamena elkarrizketen, kontzertuen eta ibilbideen zein lan ezberdinen aurkezpenen inguruan egituratzen da; horien bitartez, are hobeto ulertu ahalko dugu musikariek, informatikariek, kirolariek, koreografoek, zirujauek eta beste profesional batzuek baliabideak nola artikulatzen dituzten gauza txukun bat egiteko eginahalean.

    Ostirala, 2018ko Azaroak 9 > Larunbata, 2018ko Azaroak 10 / Egun osoa
    Antolatzailea: Tabakalera
  • Azokak eta topaketak

    Zientzia Astea 2018

    Zientzia Astea esaten diogu Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duen Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Asteari.

    Osteguna, 2018ko Azaroak 8 > Larunbata, 2018ko Azaroak 10 / Egun osoa
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 0-6 Gunea

    Diseinu eta eraikuntza prozesu parte-hartzaile baten emaitza da 0-6 Gunea. Haur eta gurasoak elkarrekin egon eta aktibitateak egiteko espazio bat da, mugikorra, Tabakalera eraikineko espazio desberdinetan aktibatu daitekeena.

    Larunbata, 2017ko Apirilak 1 > Igandea, 2019ko Ekainak 30 / Egun osoa Lekua: Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 10:30
    Lantegiak

    Zuzeneko artea | Idoia Grijalbo “Zeramix”

    Pieza bakar erabilgarria eta artistiko apaingarria lantzen dut, zenbait zeramika-teknika uztartuz tornua, modelatua, xaflak… erabiliz. Asteartea 10:30 – 13:30 Ostirala – larunbata 16:00 – 19:00

    Lekua: Kutxa Kultur Plaza
    Antolatzailea: Kutxa Fundazioa
  • 17:00
    Hitzaldiak eta mintegiak

    Kafe bat Hackuarium-ekin

    Azken urte honetan hiritar zientziara zaletutako eta bizitzaren iraunkortasunarekin hertsiki lotutako komunitate bat eratu da pixkanaka Hirikilabsen.

    Ostirala, 2018ko Azaroak 9 / 17:00 Lekua: Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 17:30
    Lantegiak

    Zientzia ez da fikzioa

    Haur eta gazteentzako zientzia txokoa

    Zientzia bizi eta esperimentatzeko gazteei zuzendutako lantaldea da Zientzia ez da fikzioa. Biologia, kimika edo fisika proiektuak landuko ditugu bertan eta eguneroko errealitatearekin lotura duten esperimentuak egingo ditugu.

    Ostirala, 2018ko Urriak 5 > Ostirala, 2018ko Abenduak 14 / 17:30 Lekua: Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia
    Antolatzailea: Elhuyar Fundazioa
  • 18:00
    Azokak eta topaketak

    Xake Mate! Mahai jokoen arratsaldea

    Xake mate! mahai-jokoetan aritzeko hitzordua da Ubiken. Joko ezberdinetan aritzeko aukera izango dugu: arrazonamendu taktikoa edo estrategia lantzen dutenak batzuek; koordinazioa, esku abilezia eta memoria besteak, baita zorian oinarritzen direnak ere. Dadoak, fitxak, kartak, rol-a edo xakea eta beste hainbat joko ere pasako dira mahaitik. Ez galdu zure txanda!

    Ostirala, 2016ko Urriak 14 > Ostirala, 2018ko Abenduak 28 / 18:00 Lekua: Ubik. Tabakalerako sorkuntza liburutegia
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 19:30
    Hitzaldiak eta mintegiak

    Antartika kutsadura globalaren zaintzaile gisa

    Hizlaria: Jordi Dachs. Kutxa Kultur Gelak eta Materialen Fisika Zentroa (CFM, CSIC-UPV/EHU) antolatutako hitzaldia

    Lekua: Kutxa Kultur_Ruiz Balerdi Aretoa
    Antolatzailea: Kutxa Fundazioa
  • 20:00
    Kontzertuak

    Ibai Marin + Capitán Tortuga

    Lekua: Kutxa Kultur Kluba
    Antolatzailea: Kutxa Fundazioa
  • Zinema

    La rabia

    Albertina Carriren filma

    Albertina Carrik bere zinema markatu duten bi gai uztartzen ditu film horretan: ezadostasunez eta tragediaz betetako familiak.

    Ostirala, 2018ko Azaroak 9 / 20:00 Lekua: Zinema - 1 Aretoa
    Antolatzailea: Tabakalera