• Egun osoa
    Azokak eta topaketak

    II. Jardunaldi japAniar

    Aurten ere, Aiko japoniar elkarteak, Kutxa Kultur-ekin lankidetzan, Kutxa Kultur Plazan (Tabakalerako 4. solairuan), bigarren jardunaldi japoniarrak antolatu ditu, eta egun osoan zehar hainbat jarduera egingo ditu.

    Lekua: Kutxa Kultur Plaza
    Antolatzailea: Kutxa Fundazioa
  • Aurkezpenak, Hitzaldiak eta mintegiak, Performanceak eta antzezpenak

    Gymnopédies

    Bost hatzetarako ariketak

    Gymnopédies izenburua daraman programak arlo profesional ezberdinetatik datozen gonbidatuak elkartzen ditu, gaur egun ekoizpena, lana eta sormena bezalako kategorien azpian zer dagoen elkarrekin aztertzeko. Nozio horiek egungo diskurtso eta ekimen ezberdinetan aurki ditzazkegu; alabaina, hain zuzen ere, mundu guztiaren begien aurrean daudelako, ikusezin bihurtzen dira, Edgar Allan Poeren gutun lapurtu ezaguna bezalaxe.

    Proposamena elkarrizketen, kontzertuen eta ibilbideen zein lan ezberdinen aurkezpenen inguruan egituratzen da; horien bitartez, are hobeto ulertu ahalko dugu musikariek, informatikariek, kirolariek, koreografoek, zirujauek eta beste profesional batzuek baliabideak nola artikulatzen dituzten gauza txukun bat egiteko eginahalean.

    Ostirala, 2018ko Azaroak 9 > Larunbata, 2018ko Azaroak 10 / Egun osoa
    Antolatzailea: Tabakalera
  • Azokak eta topaketak

    Zientzia Astea 2018

    Zientzia Astea esaten diogu Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duen Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Asteari.

    Osteguna, 2018ko Azaroak 8 > Larunbata, 2018ko Azaroak 10 / Egun osoa
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 0-6 Gunea

    Diseinu eta eraikuntza prozesu parte-hartzaile baten emaitza da 0-6 Gunea. Haur eta gurasoak elkarrekin egon eta aktibitateak egiteko espazio bat da, mugikorra, Tabakalera eraikineko espazio desberdinetan aktibatu daitekeena.

    Larunbata, 2017ko Apirilak 1 > Igandea, 2019ko Ekainak 30 / Egun osoa Lekua: Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 10:00
    Lantegiak

    Horkonpon

    Konponketa lantegia

    HorKonpon egunerokoan erabiltzen dugun hainbat tresna konpontzea eta berrerabiltzea ardatz hartzen duen tailer irekia da.

    Larunbata, 2015ko Uztailak 11 > Larunbata, 2018ko Abenduak 8 / 10:00 Lekua: Ubik. Tabakalerako sorkuntza liburutegia
    Antolatzailea: Tabakalera
  • Azokak eta topaketak, Zinema

    Zinema eta teknologia talde irekiaren lansaioa

    Zinema eta teknologiari buruz hausnartzeko eta horiekin esperimentatzeko sortutako talde irekiaren lansaioa.

    Larunbata, 2018ko Urriak 6 > Larunbata, 2019ko Ekainak 29 / 10:00 Lekua: Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 10:30
    Lantegiak

    Zuzeneko artea | Idoia Grijalbo “Zeramix”

    Pieza bakar erabilgarria eta artistiko apaingarria lantzen dut, zenbait zeramika-teknika uztartuz tornua, modelatua, xaflak… erabiliz. Asteartea 10:30 – 13:30 Ostirala – larunbata 16:00 – 19:00

    Lekua: Kutxa Kultur Plaza
    Antolatzailea: Kutxa Fundazioa
  • 11:00
    Lantegiak

    Kamaleoiak Gara! Arte lantegia

    Haurrak, heldu baten laguntzarekin, erakusketetan murgiltzeko lantegiak

    Hilabetean behin, larunbatez, haur zein helduei zuzendutako tailerra eskeintzen dugu, guztiak ere elkarrekin ari daitezen. 

    Larunbata, 2018ko Irailak 8 > Larunbata, 2018ko Abenduak 29 / 11:00 Lekua: Erakusketa aretoa 1
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 13:00
    Performanceak eta antzezpenak

    Instalazioa + kontzertua: Pierre Berthet, Rie Nakajima

    Dead Plants and Living objects (Landare hilak eta objektu bizidunak)

    Rie Nakajima eta Pierre Berthet artistek ondorengo izena duten instalazio (13:00 -19:00) eta kontzertu (19:00) bana aurkeztuko dituzte: Dead Plants and Living Objects. 

    Larunbata, 2018ko Azaroak 10 / 13:00 Lekua: 1. solairuko hall-a
    Antolatzailea: Tabakalera
  • 16:00
    Kontzertuak

    Kantari

    Kantari gaztetxoen artean euskarazko kantak sustatzeko ikuskizuna da. Helburua neska-mutikoek euskal kantak abesten eta dantzatzen ondo pasatzea da, hortaz, ez du inolako lehiaketa kutsurik.

    Lekua: Kutxa Kultur Kluba
    Antolatzailea: Kutxa Fundazioa
  • 20:00
    Zinema

    Un beau soleil intérieur

    Claire Denis filma

    Claire Denisek Olivier Delbosc-en enkargua jaso zuen Roland Barthesen Fragments d’un discours amoreux adaptatzeko.

    Larunbata, 2018ko Azaroak 10 / 20:00 Lekua: Zinema - 1 Aretoa
    Antolatzailea: Tabakalera