Agenda-Ciclos-Festivales-tunel

Agenda

Agenda

Dia calendario

  • Egun osoa
    Aurkezpenak, Hitzaldiak eta mintegiak, Performanceak eta antzezpenak

    Gymnopédies

    Bost hatzetarako ariketak

    Gymnopédies izenburua daraman programak arlo profesional ezberdinetatik datozen gonbidatuak elkartzen ditu, gaur egun ekoizpena, lana eta sormena bezalako kategorien azpian zer dagoen elkarrekin aztertzeko. Nozio horiek egungo diskurtso eta ekimen ezberdinetan aurki ditzazkegu; alabaina, hain zuzen ere, mundu guztiaren begien aurrean daudelako, ikusezin bihurtzen dira, Edgar Allan Poeren gutun lapurtu ezaguna bezalaxe.

    Proposamena elkarrizketen, kontzertuen eta ibilbideen zein lan ezberdinen aurkezpenen inguruan egituratzen da; horien bitartez, are hobeto ulertu ahalko dugu musikariek, informatikariek, kirolariek, koreografoek, zirujauek eta beste profesional batzuek baliabideak nola artikulatzen dituzten gauza txukun bat egiteko eginahalean.

    Ostirala, 2018ko azaroak 9 > Larunbata, 2018ko azaroak 10 / Egun osoa
    Antolatzailea: Tabakalera