UD-HA! Terrazan - UD-HA! - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

UD-HA!

Hiritar sormenari irekitako proposamena

Ud-Ha terraza

UD-HA! udarari oihu bat da, zeruak hartzeko eta bertan gozatzeko deia… Jolastera, musika egitera, sortzera eta partekatzera gonbidatzen gaituen deialdi ireki bat da, modu intimo eta erlaxatuan udararen zerupean besteekin batera disfrutatzeko gonbidapena, alegia.

UD-HA! Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa sorkuntza herrikoiera zabaltzeko forma bat ere bada. Horrela, deialdi honen bitartez, Tabakalerak herritar orori bere Terrazan programatzeko aukera eskaintzendie. Edonork ordua eta espazioa erreserbatu dezake Terrazan bertara gerturatzen den ororekin bere proposamenak partekatzeko. 

Proposamen ireki hau hiritarren sorkuntzari lotuta dago eta espazio berdinean izango den programa kulturalarekin batera gauzatuko da: UD-HA!

 

* Deialdi ireki bidez aukeratutako proposamenak webgunean jakinaraziko ditugu lotu ahala. 

UD-HA! Terrazan

Deialdi publikoa

  • Data: Larunbata, 2016ko uztailak 2 > Larunbata, 2016ko irailak 10
  • Ordutegia: 20:30
  • Lekua: Zabaltza
  • Sarrera: Librea
  • Prezioa: Doan
UD-HA!:

Jarduerak