Ud-ha 2018 - La Casa Encendidako Terraza Magnetikoa 2018 - Ann Deveria + Kino Internacional | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ann Deveria + Kino Internacional

La Tearraza Magnética - Musika elektronikoa: Ann Deveria

Ángel Mancebo eta José Tenak 2007an osaturiko bikotea Espainiako eszena esperimentaleko proiekturik dotoreenetarikoa da, zalantzarik gabe.

Haien hastapenen ezaugarri nagusia autoekoizpen zaindua da, eta 2011n izan zuten debuta, Envelope Collective zigiluaren eskutik; zigilu horrekin argitaratu zuten izen bereko lehen diskoa. 2014an II argitaratu zuten; lan horretan ambient-drone dark nahasketa hobetzen jarraitu zuten eta, kasu horretan, soinu-espektroa hedatu zuten, elektroakustika eta avantgarde estiloetatik hurbil zeuden elementuekin. Horren emaitza maisu-lan hutsa da, non isiltasunak, zaratak eta muturreko opakutasunak lehen minututik enigmatikoa den eta edonor harrapatzen duen diskoa sortzen duten.

Hirugarren albuma 2018ko irailean argitaratuko da, eta jada hasi dira zuzeneko aurkezpenekin.

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Documentación

Videos

Ann Deveriari elkarrizketa

Ann Deveriari elkarrizketa

Kino internacionali elkarrizketa

Kino internacionali elkarrizketa

Argazkiak

La casa encendidako terraza magnetikoa 2018. Kino internacional

La casa encendidako terraza magnetikoa 2018. Kino internacional

La casa encendidako terraza magnetikoa 2018. Ann Deveria

La casa encendidako terraza magnetikoa 2018. Ann Deveria