Ud-ha 2018 - Carla Fernández eta Óscar G. Villegas: Éter | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Carla Fernández eta Óscar G. Villegas: Éter

Eter Carla Fernández eta Óscar G. Villegas

Carla Fernández eta Ósca G. Villegasen arteko topaketa da: mugimendua eta soinuaren konposizioa zuzenean. Aurreko topaketak utzitako aztarnatik abiatuta (Bárbara Humana con cola, Madril. 2014), berriz elkartzea proposatu dute, “mugituak izateko” eta gauzen arteko “espazioa mugitzeko”, hau da, guztiarekin konektatzen gaituen eta gu konektatuta gaituen eter edo mintz ikusezin hori mugitzeko. Grabitatearen eta sentsazio fisikoen erantzulea den hori, I. Newtonen hitzetan.

Ehun lotzaile hau, mintz hau, hutsean hedatzen den eta gugan zehar igarotzen den substantzia honi eragingo diogu, ukitu egingo dugu, zabaldu egingo dugu. Eta guztion artean egingo dugu hori; izan ere, behatzen dugunean, gure presentzia, begirada eta bihotzarekin parte hartzen dugu:  esperientzia osoa informatu eta aldatuko dugu.

“Gustatzen zait pentsatzea nire gorputzean eragindako mugimendu oro topaketa hau osatzen duten eta topaketara bertaratzen direnen begiradek, soinuek, pentsamenduek eta sentimenduek eragiten dutela. Eta horrela sortzen den hori, gu garen espazio delikatu, porotsu eta xurgatzaile hori, guztiona da”.

Más actividades de Tabakalera Taulara 2018:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Guests

Documentación

Argazkiak

Carla Fernández eta Óscar G. Villegas : Éter

Carla Fernández eta Óscar G. Villegas : Éter

Videos

Carla Fernández eta Óscar G. Villegasi elkarrizketa

Carla Fernández eta Óscar G. Villegasi elkarrizketa