Ud-ha 2018 - The Attack of the Killer Tomatoes - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

The Attack of the Killer Tomatoes

Aitziber Garmendiak eta Getari Etxegarairen zuzeneko komedia-saioa

El ataque de los tomates asesinos, John de Bello

The Attack of the Killer Tomatoes (El ataque de los tomates asesinos), John De Bello, AEB, 1978, 87'

Eta zer gertatuko litzateke bi aktorek beren iruzkin eta ahotsekin inbadituko balute pelikula bat, non tomate mutante batzuek Lurra inbaditzen duten hura suntsitzeko asmoz? Horixe proposatzen dugu saio honekin: Aitziber Garmendiak eta Getari Etxegaraik Z serieko pelikula hau hautatu dute beren zuzeneko komedia-saio berezia egiteko. Pestizida batek eraginda tomate batzuk tomate-saltsa edo Bloody Mary bihurtuko dituen patu krudelaren aurka altxatuko dira; Aitziber eta Getarik mikrofonoak hartuko dituzte filmaren gainean kontatu, kantatu, inprobisatu, errimatu eta umoretik pelikula inbaditzeko. Hau saltsa!

 

Más actividades de Zinema Parkean: Inbasioa:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.