Ud-ha 2018 - Gazte xaia. Lagunekin goiz-pasa parkean - Gorka Segurola Dorronsoro, Ana Almandoz | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Gazte xaia. Lagunekin goiz-pasa parkean

gazte xaia

Gazte xaia, lagunekin goiz-pasa parkean. Abuztuko ostegunetan, Cristina Eneara joango gara gure inguruko espazio eta elementuak birpentsatu eta eraldatzera: altzariak, etxolak, paisaia, hiria… Denon artean, gaur egun dagoena ikusi eta gure erara moldatuko dugu.

Nagiak atera eta eskuak zikintzeko gogoz etorri!

 

Abuztuak 2 -- Altzarilariak

Gai al zara esertzean puskatuko ez den aulki bat egiteko? Saio honetan altzari bat diseinatu eta eraikiko dugu. Zenbat eseri/etzan ahal izango gara bertan aldi berean??

 

Abuztuak 9 -- Zuhaitzeko etxetxoa

Egin al dugu inoiz gure kasara egoteko txoko bat? Inguruak eskeintzen digunarekin eta material ezberdinekin esperimentatuz gure etxolatxoa sortuko dugu.

 

Abuztuak 23 -- Paisaia-ekintza

Natura eta bere baliabideak erabiliko ditugu naturaren formak eta ingurua eraldatzeko, Cristina Enean guztiok txoko berezi bat izan dezagun!

 

Abuztuak 30 -- Hiriak ba al du generorik?

Nolako hirian bizi gara? Zerk/nork agintzen du bertan? Guztiontzako hiri bat nahi dugu! Hiria eta generoa lantzeko dinamiketan jardungo gara saio honetan.

 

Más actividades de Ubik Parkean:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Guests

Documentación

Argazkiak

Ubik parkean : gazte xaia. Altzarilariak

Ubik parkean : gazte xaia. Altzarilariak

Ubik parkean : gazte xaia. Paisaia-ekintza

Ubik parkean : gazte xaia. Paisaia-ekintza

Ubik parkean : gazte xaia. Zuhaitzeko etxetxoa

Ubik parkean : gazte xaia. Zuhaitzeko etxetxoa

Ubik parkean : gazte xaia. Hiriak ba al du generorik?

Ubik parkean : gazte xaia. Hiriak ba al du generorik?