Ud-ha 2018 - Los Torreznos: La cultura | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Los Torreznos: La cultura

La Cultura - Los Torreznos

Ekintza-lan bat da; kulturaren inguruko hitzaldi bat izan daitekeena oinarri hartuta jokatzen du, zeina deseginez doan ikuspuntu desberdinetatik. Ekintza-artearen eta antzerki esperimentalaren arteko lan bat da.
Hitz gutxi eta soilak erabiltzen dira.

Kontzeptua:

  1. Ez dago ezjakinik: Kulturaren definizio zabal bat ez da erabilgarria, ezpada gizakiak gainerako izaki bizidunen aldean egiten duena azaltzeko. Gizakiak dio gizakia dela gizakiak ezagutzen duen izakirik inteligenteena. Eta inteligentzia horrek kultura ekoiztu, bildu eta banatzen du Lurra izeneko planeta honetan.

  2. Burua mozten badizute, ez dago kulturarik. Definizio murriztaile batean, kultura fina da, jasoa, eta nolabaiteko transzendentzia eta gozamen existentziala izateko aukera ematen du. Zentzu horretan, gizaki guztiak ez gara kulturadunak. Baztertzeko gaitasun horrek lurralde labain batean jartzen gaitu; bertan, tradizioa, boterea, hezkuntza eta abar nahasten dira. Mendebaldeko gizaki batzuek kultura mota hori ebaluatu, ekoiztu eta banatzen dute.

  3. Kultura heriotzaren denbora-pasa bat da. Los Torreznos, mendebaleko gizakiak izanik, txikitatik izan dugu interesa kulturan, ez gara harengandik urruntzen lo egiteko ere, espektakuluan parte hartzen dugu, gainerako izaki bizidunen espezieak maite ditugu, benetan ezjakinak diren izakiekin erlazionatzen gara, eta horregatik egiten dugu lan hau.

Más actividades de Tabakalera Taulara 2018:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Guests

Los Torreznos

Sozialari, politikoari eta ondo sustraitutako ohiturei buruzko komunikatzeko tresna

Documentación

Argazkiak

Tabakalera taulara. Los torreznos : la cultura

Tabakalera taulara. Los torreznos : la cultura

Videos

Los torreznosi elkarrizketa

Los torreznosi elkarrizketa