Ud-ha 2018 - Tabakalerako udako kultur programa | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ud-ha 2018

Tabakalerako Udako programazioa

Udako kultur programazioa tabakaleran (Donostia)

Udako haize gozoa. Kanpin-aulkiak, eguzkitakoak eta aurten ere, hamakak eta pareoak, izan ere, Terrazatik parkera zabaldu dugu programazioa.

Eguneko plana Cristina Enean kokatuko da. Argitu, eta Ubik, sorkuntza-liburutegiaren aire zabaleko bertsioa irekiko dugu, landaretzaren aurrean. #2 Situ-akzioaren eszenatoki izanik, haurrentzako esperimentazio gune ere bilakatuko da parkea. Halaber, Tai-Chi-Chuan kurtsoa bertan egingo dugu. Eguzkia sartzen hastearekin batera, terrazan itxoingo zaituztegu. Arte eszeniko, zine eta musika hasiko dira aire zabalean. Eta gauarekin batera, parkera itzultzeko aukera izango dugu, Astronomia hiritar topaketaren baitan antolatutako pertseiden behaketa irteeran hain zuzen ere.

Ud-ha! oihu eginez, aurten ere jardueraz betetako uda aurkeztuko dugu aparteko aliatu hauen eskutik: La Casa Encendida, Kutxa Kultur eta Cristina Enea Fundazioa. Ea gustuko duzun!

 

PROGRAMA UD-HA 2018:

 

jaitsi ikonoa Descarga el pdf: Ud-ha 2018 - Terraza & Parkea (pdf - 3.07mb)

 

 

Kolaboratzaileak:

Babeslea:

Laguntzailea:

  • Data: Osteguna, 2018ko Ekainak 28 > Larunbata, 2018ko Irailak 1
  • Lekua: Terraza + Cristina Enea parkea