UD-HA! | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

UD-HA!

Udako programazioa Tabakalerako zabaltzan

Compártelo:
  • Urtea: 2016 > 2018

Ud-ha! uda garaian Tabakalerako Zabaltzarako prestatu dugun programazio berezia da. UD-HA! udarari eginiko oihu bat da, zeruak eta terrazak hartu, eta bertan sortu eta jolasteko gonbitea. Edozein aitzakia izango da ona kanpoan egoteko.

Ud-ha 2018

2018-06-28 > 2018-09-01

Ud-ha! oihu eginez, aurten ere jardueraz betetako uda aurkeztuko dugu Tabakalerako Terrazan eta Cristina Enea Parkean aparteko aliatuen eskutik.

+ Info

Jarduerak

Ud-ha 2017

2017-07-01 > 2017-08-31

Ud-ha oihuarekin bat, jardueraz jositako uda aurkeztera gatorkizu aliatu paregabeen eskutik. Maia Villot-ek ostegun eszenikoak proposatuko ditu eta Chiara Marañón-ek ostiral zinematografikoak. Uztaileko larunbata musikaletara La Casa Encendida-ren La Terraza Magnífica gonbidatu dugu eta abuztuan Kutxa Kultur gauak izango ditugu gurekin.

+ Info

Jarduerak

Tabakalera Taulara

2016-07-07 > 2016-09-11

Udako ostegunetan Tabakalerako Zabaltzan arte eszenikoak izango dira ikusgai, UD-HA! programaren baitan.

+ Info

Jarduerak

UD-HA! Terrazan

2016-07-02 > 2016-09-10

UD-HA! udarari oihu bat da, zeruak hartzeko eta bertan gozatzeko deia… Jolastera, musika egitera, sortzera eta partekatzera gonbidatzen gaituen deialdi ireki bat da, modu intimo eta erlaxatuan udararen zerupean besteekin batera disfrutatzeko gonbidapena, alegia.

+ Info

Jarduerak

Udako zinea

2016-07-08 > 2016-08-26

Uztaila eta abuztuko ostiraletan zine aretoa kanpora aterako dugu UD-HA! programazioan uztartzen diren bi proposamen ezberdinekin: Cinémathèque de Tangereri eskainitako Gutun Zuria eta musikaz, dantzaz eta kantuez blai osatutako zine zikloa.

+ Info

Jarduerak