Ud-ha 2017

Udako programa Tabakalerako zabaltzan

Ud-ha Tabakalera - Terraza Donostia

Terraza bat. Itzalkinak. Kanpineko aulkiak. Eguzkia jartzen hasi da, musika entzuten da.

Ud-ha oihuarekin bat, jardueraz jositako uda aurkeztera gatorkizu aliatu paregabeen eskutik. Maia Villot-ek ostegun eszenikoak proposatuko ditu eta Chiara Marañón-ek ostiral zinematografikoak. Uztaileko larunbata musikaletara La Casa Encendida-ren La Terraza Magnética gonbidatu dugu eta abuztuan Kutxa Kultur gauak izango ditugu gurekin.

Zabaltza irekita egongo da honako ordutegian: ostegunetan (18:00-23:00), ostiral eta larunbatetan (18:00-00:00), igandeetan (19:00-22:00)

Programa eskuratu ezazu: Ud-ha 2017 (PDF 9MB)

Kolaboratzaileak:

Babeslea:

  • Data: Larunbata, 2017ko Uztailak 1 > Osteguna, 2017ko Abuztuak 31
  • Lekua: Zabaltza
  • Sarrera: Librea