Udazkeneko erakusketak - Udazkeneko erakusketak - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Udazkeneko erakusketak

Udazken honetan, bi erakusketa berri aurkeztuko ditugu Tabakaleran. Alde batetik, Filipa César artista eta zinemagilearen Kotoiaren algoritmoak  izenburua daraman bakarkako erakusketa, eta bestetik, Madrassa Kolektiboak dakarren talde erakusketa On Fail[l]ed Tales and Ta[y]lors. Azken hau, Tabakalerak 2017ean atera zuen komisariotza deialdiko emaitza da, hain zuzen ere. 

Bi proiektu hauek izaera kolektiboa dute amankomunean, kolektiboa bada beraien praktika artistikoaren abiapuntua eta oinarrizko metodologia. Bestalde, diskurtso postkolonialetan eta mugaz haraindiko kontakizunetan jartzen dute beraien interesgunea. 

Jarduerak

  • Erakusketak
    2019-11-09 > 2020-02-16 - Asteartetik ostegunera: 12:00-20:00

    Madrassa kolektiboaren On Fail[l]ed Tales and Ta[y]lors lanak eraginkortasunik eza, nekea, osotasun eza, okerra eta porrota bereganatzen ditu izaera kontzeptual eta metodologikoaren baliabide gisa.

    Lekua: - Erakusketa Aretoa

    + Info

  • Erakusketak
    2019-11-09 > 2020-02-16 - Asteartetik igandera: 12:00-20:00

    Filipa Césarren obrak giza portaeraren behaketa eta ikerketa ditu abiapuntu.

    Lekua: - Erakusketa aretoa 1

    + Info

  • Bisita gidatuak
    2019-12-04 > 2019-12-30 - 18:00 ES / 19:00 EU

    'Filipa César. Kotoiaren algoritmoak' erakusketaren edukietan murgiltzeko bisita solasaldiak, Tabakalerako hezkuntza taldeak gidatuta. Zentroko hezitzaileen laguntzarekin erakusketak ezagutzeko interesa duen edonori zuzendutakoak dira.

    Lekua: - Sala de Exposiciones

    + Info