The Day After - Ukitzearen gailuak - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ukitzearen gailuak

Leire Vergararen proposamena

ukitzearen gailuak

Heidi Vogels (2015)

Mintegi honen helburua da Ukitzearen gailuak: komisariotza alorreko irudimena muga hedatuen garaian proiektuaren sarrera bat izatea. Proiektu hura 2015ean ekoitzi zen, Trankat Résidence d'artistes en médina de Tétouan­ekin elkarlanean, eta Goldsmiths College University of Londoneko Visual Cultures saileko Curatorial/Knowledge programaren barruan Leire Vergarak egindako doktore alorreko ikerketaren parte bat da. Komisario­praktikaren eta ikerketa akademikoaren artean gertatzen den gurutzaketa aztertzen du lantegi honek, eta zenbait gonbidatu hartuko ditu, denak ikerketa honen garapeneko une desberdinetan inplikatuak, aipatu prozesutik harago sortzen diren bazter guneen berri emango dutenak.

Gonbidatuak: Younes Rahmoun (Tetuan), Mohamed Larbi Rahhali (Tetuan), Marion Cruza Le Bihan (Bilbo) eta Xabier Salaberria (Donostia).

 

Programa

 

Maiatzak 19, osteguna, 19:00. Z Aretoa

Leire Vergararen hitzaldia. Sarrera librea.

Subiranotza plazak: abian dagoen komisariotza ikerketa bat

Leire Vergarak Subiranotza plazei inguruan duen komisariotza ikerketaz hitz egingo digu. Subiranotza plaza hauek Marokoko kostan sakabanatuta dauden espainiar guneak izanik, espainiar kolonialismoaren historian salbuespen lurralde bezala jarduten dute.

Maiatzak 20, OSTIRALA, 10:00-14:00. Lantegi Aretoa

Leire Vergara, Younès Rahmoun, Mohamed Larbi Rahhali, Xabier Salaberria eta Marion Cruza Le Bihan artistekin mintegia. Izen-emateak: formulario honetan

Mintegi honek 2015an Tetuanen ospatu zen Ukitzearen gailuak: komisariotza irudimena muga hedatuen garaian izeneko ekoizpen eta ikerketa proiektua hartzen du eredutzat. Bertan, muga akademikoen barne eta kanpoan egindako ikerketa artistikoen inguruan hausnartu zen. Bizipen eta eritzi desberdinetatik abiatuz, gonbidatutako artistekin praktikan oinarritutako doktoretza ikerketa batek eskeintzen dituen aukera era murrizketez solasteko aukera emango da.

Maiatzak 20, ostirala, 19:00– 21:00. Lantegia

Artisten aurkezpenak. Sarrera librea.

19:00 Younes Rahmoun

19.30 Xabier Salaberria

20:00 Marion Cruza Le Bihan

20:30: Mohamed Larbi Rahhali