Fokuak (FK) - Unas preguntas (Kristina Konrad, Alemania-Uruguay, 237') - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Unas preguntas (Kristina Konrad, Alemania-Uruguay, 237')

Unas Preguntas

Unas preguntas, Kristina Konrad, Alemania-Uruguay, 2018, 237'

1986an Uruguaiko Parlamentuak armadako eta poliziako kideek diktaduran zehar (197-1985) egindako delitu eta bortxaketa guztiei amnistia eman zien lege bat onartu zuen. Inpunitate-lege horrek bertan behera utzi zituen erregimen zibil eta militarrean egon ziren desagertuen eta botere-abusuen gaineko ikerketak, eta, beraz, herritarren egitasmo batek lege hori bozkatzeko erreferendum bat eskatu zuen.

Unas preguntas filmak exhaustiboki eta lau ordutan zehar Suitzako telebista-ekipo batek Uruguain 1987 eta 1989 artean grabatu zuen materiala jasotzen du. Emaitza izugarria da, latza, bakarra, filma zinema dokumentalak (eta artxiboak) historiaren konplexutasuna argitzeko duen gaitasunaren manifestu-monumentu bihurtzen duena. Lanak herrialdearen memoriari eta etorkizunari buruzko eztabaida betean kalean egindako elkarrizketak eta kaleetan, etorbideetan eta hiriko parkeetan telebistak grabatutako materialarekin konbinatzen ditu. Hala, eta denbora-kapsula bat balitz bezala, pelikulak herrialde batean eta bere protagonista anonimoen larruazalean sartzea ahalbidetzen du, bere eraldaketaren momentu zehatzean. Justiziaz, mendekuaz, berdintasunaz, bakeaz eta demokraziaz hitz egiten da. Eta, aldi berean, dokumentalak gizartearen eraldaketari buruz historia-libururik islatu ezin izan duen horretarako sarbidea ematen digu: egunerokotasuna, intrahistoria, auzokideen begiradak, beren ahotsen tonua, beren hitzen mina, negarra, gorrotoa, mendekua, beren keinuen beldurra eta gorputzen garaipena eta porrota.

Film hau argitzailea da, funtsezkoa, hunkigarria, zinemak bizitza erretratatzeko duen gaitasunean oraindik ere sinesten dutenek derrigorrez ikusi behar dutena. Bizitzaren orainari eta gure iraganari eta etorkizunari buruzko galdera politikoak eta humanoak.

Más actividades de Galdera batzuk:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.