Udako erakusketak: Uriel Orlow & Jumana Manna - Uriel Orlow eta Jumana Mannaren erakusketen inaugurazioa - Jumana Manna , Uriel Orlow | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Uriel Orlow eta Jumana Mannaren erakusketen inaugurazioa

Inaugurazioa Uriel Orlow Jumana Manna

Ekainaren 7an Tabakalera uda honetan zehar ikusgai izango diren bi erakusketak zabaluko ditu: Uriel Orlow eta Jumana Manna. Bi artista hauek lehen aldiz erakutsiko dute beren lana bakarka espainiar Estatutan.

Uda honetara erakusketa eskaintza bikoitza proposatzen da Tabakaleran. Espainiako estatuan bere lana lehen aldiz erakutsiko duten bi artistei eskainitako mostra bana izango da: Uriel Orlow eta Jumana Manna. 

Orlowek eta Mannak elkar ezagutzen dute eta jorratzen dituzten gaien gertutasunetik abiatuta solasten dira elkarrekin. Bien lanetan botanika eta taxonomia botere-harremanen metafora gisa erabiltzen dira, eta artxiboa historia eta ezagutza eraikitzeko tresna gisa. Kasu batzuetan zalantzan jartzen dira ezagutza ekoizteko zenbait modu: nork hautazendu eta klasifikazen du mantenduko dena, zein irizpide eta zein helbururekin?

Bi erakusketak ikusgai izango dira 2019ko urriaren 6ra arte. 

 

Guests

Jumana Manna

Artista plastikoa

Uriel Orlow

Artista

Documentación

Argazkiak

Uriel Orlow eta Jumana Manna. Prentsaurrekoa

Uriel Orlow eta Jumana Manna. Prentsaurrekoa