Vanessa Lorenzo | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Vanessa Lorenzo

Vanessa Lorenzo

Ikertzaile independentea eta diseinatzailea naiz, eta biologiaren eta mundu digitalaren artean egiten dut lan. Produktuen diseinuaren arloko ingeniari-prestakuntza jaso nuen. Orain, fikziozko agertokiak sortzen ditut pertsonekin, organismo biziekin eta materiarekin, informazioa kontrolatu eta ekologia berriak sortzen dituzten gailuak erabiliz.

Horrez gain, tarteko eremu batean (gune alternatiboetan lan egiten duten hacker, artista eta herritarren komunitateak) elikatzen naiz (nondik) eta horretan sinesten dut (zertan); izan ere, uste dut halako komunitateek ahalmena dutela zientziaren eta teknologiaren esfera tradizionalen rol menderatzailea azpikoz gora jartzeko, eta, hortaz, gu ezagutza-ekoizpen inklusiboago batera bideratzeko. Diseinatzaile batek iruditeria sozialean eragiteko duen zereginari buruz ikertzen dut, alderdi ez-gizatiarraren poesia erradikalean zentratzen diren lantegi eta interfazeen bidez.