L'Intrus - Vers La Tendresse + De l'autre côté - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Vers La Tendresse + De l'autre côté

Natasha Marie Llorensen erakusketarekin elkarrizketak

De l'autre côté, Chantal Akerman

 

Vers La Tendresse, Alice Diop, Frantzia, 2016, 39', DCP, JB FR, Azp. ES
Maitasunari buruzko lantegi batean Alice Diopek Seine-Saint-Deniseko (Parisko kanpoaldea) lau biztanle gazte ezagutu zituen. Beraien elkarrizketak grabatu zituen eta konturatu zen beraien ahotsak abiapuntuz hartuta pelikula bat egin nahi zuela. Vers La Tendresse aldiri frantsesean eginiko lurralde maskulinoaren behaketa intimista bat da. Gizon hauen joan-etorriak jarraitzen ditugun bitartean emakumezkoaren gorputza mamu silueta bat besterik ez den unibertsoan murgilduko gara.

De l'autre côté, Chantal Akerman, Frantzia, 2002, 103', Betacam, JB FR , Azp. ES
Beste aldea Estatu Batuak dira miseriatik alde egin eta beren familientzako dirua lortzeko ametsa daukaten mexikarrentzat. Beste aldea gurutzatzera bultzatzen dituen bizitza hobe baten irudia da. Nahiz eta arriskuz betetako aukera izan: basamortua, sugegorriak, immigrazio zerbitzuak, beraien ondasunak zapaltzen dituen edonor disparatzeko zalantzarik ez daukaten estatubatuarra. Beste aldea mexikar askok erabiltzen dituzten hitzak dira seme baten bahiketa kontatzean, anaia baten heriotza, emazte baten desagertzea. Chantal Akermanek Mexiko eta Estatu Batuen arteko muga erretratatzen du ibilaldi bat markatuz: pertsona mexikar batzuen lekukotasunetatik pertsona horiek mantxa bihurtzen diren segurtasun zerbitzuen irudi negatibora arte. Pelikula honek bere aurreko bi izenbururekin dialogatzen du, D’Est (1993) eta Sud (1999), haizeak eta itxaroteak zeharkatzen dituen espazioen erretratuak.

Más actividades de Fokua: L'Intrus:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.