- VFX industriari buruzko jardunaldi bereziak - David Portales | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

VFX industriari buruzko jardunaldi bereziak

Irrealaren errealitatearen bila

Masterclass programa 2deo

Saioen helburua da bertaratzen direnen artean ikusizko efektuen munduak nola funtzionatzen duen azaltzea. Artistek landu dituzten film, sekuentzia edo planoetako prozesu sortzaile eta teknikoak azalduko dira. VFxak konpontzeko zer egin zuten eta zer-nolako postprodukzioa behar izan zen erakutsiko dute, benetako seta eta CGIa integratzeko. Horrez gain, zinemaren eta publizitatearen industriako teknika digital aurreratuenak azalduko dituzte, estatu mailan nahiz nazioartean. Proiektuaren aurreprodukzioa, produkzioa eta postprodukzioari loturiko gaiak landuko dira.

 

  1. VFX profesionalen lan-jarioa erakustea.

  2. VFX eta postprodukzioa hurbiltzea 2DEO ikus-entzunezko laborategiko kideei eta, oro har, jardunaldi berezietan parte hartzen duten pertsona guztiei.

  3. Nazioarteko ekoizpenei buruzko informazioa partekatzea, sektoreko profesionalen eskutik.

  4. Estatuko eta nazioarteko VFXen pipelinea ezagutzea.

  5. Istorioak kontatzeko postprodukzioak eskaintzen dituen aukerak ezagutzea.

  6. Artista digitalek eta sektoreko profesionalek zuzenean erabiltzen dituzten ekoizpen prozesuak ezagutzea.

 

Ikus-entzunezkoen munduan lan egiten duten edo bertan lan egin nahi duten pertsona guztiek parte har dezakete:

ikus-entzunezkoen profesionalak, publizitatearen arloko sortzaileak, arte zuzendariak, concept artists, 3D diseinatzaileak eta postprodukzio digitalaren eta ikusizko efektuen mundua ulertu eta bertara hurbildu nahi duen edozein pertsona sortzaile, baita komunikazioaren, arte ederren, diseinuaren, marketinaren eta publizitatearen arloko ikasketak edo moduluak egin dituzten eta postprodukzio digitalaren arloko ezagutzak areagotu nahi dituzten pertsonak ere.

 

 

 

PROGRAMA
 

From rushes to final environment 18/5 10:00-14:00

Lucia Peralta Capelastegui (Madril1984) Lead digital mattepainter eta concept artist bat da, Australia, Ingalaterra eta Bulgarian egin du lan.

 

VFXen munduari begiratua 22/6 10:00-14:00

Jose Miguel Zapata Rubio (Madril, 1973). 3D senior artista digitala eta efektu digitalen gainbegiratzailea. 23 urteko esperientzia dauka. Ikus-entzunezkoen eta efektu digitalen sektoreko hainbat enpresatan lan egin du, bai estatuan bai nazioartean.

 

Generalista izatetik espezialista izatera 20/7 10:00-14:00

Erasmo Torallas Arte Ederretan lizentziaduna da, eskulturan berezitua, eta Madrilgo Complutense unibertsitatean ikasi zuen.  

  • Data: Larunbata, 2019ko maiatzak 18 > Larunbata, 2019ko uztailak 20
  • Ordutegia: 10:00-14:00
  • Lekua: Z Aretoa
  • Sarrera: Izen ematea
:

Jarduerak

Guests

David Portales

Artista Digital 3D Senior eta Environment Technical Director.