Gutun Zuriak (GZ) - Viennale 4 + Jatorrizko soinu banda: Austrian Filmarchiv - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Viennale 4 + Jatorrizko soinu banda: Austrian Filmarchiv

Die Gekreuzigt Werden + Opfer Des Hasses. Inou Ki Endok zuzenean joko du musika

Die Gekreuzigt Werden (El judío desamparado)

 

 

Inou Ki Endo (Austria)-k zuzenean joko du Austrian Filmarchiven bi filmentzat sortutako musika.

Die Gekreuzigt Werden, Georg Kundert, Austria, 1919, 28’
Film hau galdutzat eman zen, denbora luzez. Zati hau deskonposizio-egoera larrian zegoen proiekzio-kopia batean dago oinarrituta. Filmarchiv Austriak aurkitu zuen, eta erabat zaharberritu. Filmak isekak eta arrazismo-egoerak jasaten dituen gizon oinazetu baten istorioa kontatzen du. Txikia zenean, senide erlijiosoetatik bereizi zen Ariel, ez zuelako interesik Talmudean. Ondoren, profesionalki arrakasta lortu eta lantegietako langileekin konprometituta egon arren, bereizketa horrek bere bizitzako ibilbidea ilundu zuen.

Opfer Des Hasses. Die Tragödie Eines Russischen Fabrikanten, Hans Marschall, Austria, 1923, 47’
Europa Ekialdeko judutarren patuari buruzko film bat da, dokumentala eta propaganda nahasten dituena. Judutarrei laguntzeko Jüdisches Hilfswerk erakundeak egin zuen enkargua, Vienan, eta Austriatik kanpoko ongintzako ekitaldietan eman da, batez ere. Bazterketari eta jazarpenari buruzko lan garrantzitsuak dira bi horiek. (Florian Widegger)

Más actividades de Gutun zuriak: Viennale:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Interesa dakizuke

Kontzertuak, Zinema
2019-01-04

Ponemos en marcha un nuevo foco que...

Lekua:

+ Info