GAIMeC - Grupo Abierto de Investigación Medioambiental Ciudadana - WaQuI: The Water Quality Initiative - Natalia Méndez Merino | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
Gaimec Waqui - Thea Water Quality Initiative

WaQuI: The Water Quality Initiative lantegian, Donostialdeko itsasbazterreko uren eta kontinentekoen kalitateari lotutako alderdiak ikertuko ditugu.

Hirikilabsen 2018ko maiatzean, ekainean eta irailean eginiko Lokatzen laginketa lantegien ostean, urriaren 10etik azaroaren 6ra bitartean asteazkenero (azken saioa azaroaren 6an, asteartea, izango da) egingo den lantegi berri honetan uraren kalitatea hartuko dugu ardatz.

Zer egin eta ikasiko dugu lantegi honetan?

  • Hiriko hainbat gunetan itsasoko eta ibaiko uraren laginak hartuko ditugu (ekarri arropa erosoa eta iragazgaitza).

  • Hartutako laginak aztertuko ditugu, uraren kalitateari eragin diezaieketen parametro biologikoak eta fisiko-kimikoak zehazteko, eta horiek uraren egoerari buruz ematen diguten informazioa ulertzen saiatuko gara.

  • Era berean, emaitzak interpretatzen ikasiko dugu eta ondorioak aterako ditugu.

  • Prozesu osoa dokumentatuko dugu.

  • 2018ko Zientzia Astean, emaitzak aurkeztuko ditugu Hirikilabsen Hiritar Zientziaren Txokoan.

WaQuI proiektua Tabakaleran lan egiten duen Ingurumenaren Hiritar Ikerketarako Talde Irekiaren eskutik sortu zen, IMVEC Espazio Kutsatuak Monitorizatzeko eta Zaintzeko Institutuarekin elkarlanean.

Guests

Natalia Méndez Merino

Zientzialaria eta ikerlaria