Pribatutasun politika eta cookie­ak | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Webguneari buruz

Pribatutasun politika eta cookie­ak

Cookieak

Cookieak erabiltzailearen ordenagailuan gordetzen diren datu-fitxategi txikiak dira, disko gogorraren datuak irakurtzeko gaitasunik ez dutenak, ezta beste zerbitzu-emaileren bat utzitako cookieak irakurtzeko ere. Haien zeregina webguneek bisitariaren informazioa gordetzea eta berreskuratzea da, zerbitzua haien beharretara egokitzeko xedearekin, besteak beste, aldez aurretik aukeratutako hizkuntzan nabigazioa bideratzeko edo pasahitzak gogoratzeko, eta beste informazio batzuk helarazteko, hala nola, IP helbidea, bisitatutako eduki zehatzak edo webgunean izandako data, ordua eta denbora tartea ezagutzeko ere.

Cookie mota ezberdinak daude:

  • Cookie propioak: erabiltzailearen ekipamendu terminalera bidaltzen dira, editoreak berak kudeatu eta erabiltzaileak eskatutako zerbitzua emateko erabiltzen duen ekipamendu batetik.

  • Hirugarrenen cookieak: cookie hauek erabiltzailearen ekipamendu terminalera bidaltzen dira, editorea ez den beste batek kudeatzen dituen ekipamendu batetik. Ekipamendua kudeatzen duena cookieen bidez lortutako datuen tratamenduaz ere arduratzen da.

  • Saioko cookieak: cookie mota hau datuak erabiltzailea web orrialde batean sartzen den unean jasotzeko eta gordetzeko diseinatuta dago.

  • Cookie iraunkorrak: cookie hauek jasotzen dituzten datuak terminalean gordeta egoten dira denbora jakin batean, eta denbora horretan cookieaz arduratzen denak eskuratu eta tratatu ditzake.

  • Analisirako cookieak: cookie hauek aukera ematen dute erabiltzaileek webguneetan duten portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko. Cookie mota honekin jasotako informazioa webguneen, aplikazioaren edo plataformaren jarduera neurtzeko erabiltzen da, bai eta webgune horien erabiltzaileen nabigazio profilak prestatzeko ere, erabiltzaileak zerbitzuaz nola baliatzen diren ikusita zerbitzuan hobekuntzak egiteko.

Erabiltzaileak aukera du cookie-ak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko eta horretarako ordenagailuko nabigatzailearen konfigurazioa alda dezake, Cookie guztiak baztertzeko agindua emanez edota kasu bakoitzean, pantailan agertutako mezuari esker, disko gogorrean kokatzea edo ez erabakiz. Halaber, badaude zenbait nabigatzaile bisita bukatzean Cookieak ezabatzeko aukera ematen dutenak. Erabiltzaileak bere behar pertsonalen arabera konfigura dezake nabigatzailea, hauek onartuz edo disko gogorrean kokatzeko aukera ukatuz. Lagungarri gisa, hemen erakusten dugu nola konfigura daitezkeen cookie-ak nabigatzaile desberdinetan.

  • Internet Explorer>Tresnak>Internet aukerak>Pribatutasuna>Aurreratua.

  • Firefox>Tresnak>Aukerak>Pribatutasuna>Historia>Konfigurazio pertsonalizatua.

  • Google Chrome>Konfigurazioa>Erakutsi aukera aurreratuak>Pribatutasuna>Edukiaren konfigurazioa>Cookieak.

  • Safari>Lehentasunak>Pribatutasuna.

Nabigatzailearen ezarpenetan Cookien onartuz KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA S.A.ren webgunean barneratzean, KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA S.A.-k eskainitako zerbitzuetaz baliatu nahi duzula baieztatzen du, eta horretarako gure partetik Cookien erabilpena onartzen duzula.

KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA S.A.-k erabiltzaileen partetik erabilpena eta nabigazioa hobetzeko eta errazteko ezartzen ditu Cookieak www.tabakalera.eu webgunean, baita Google Analytics tresnaren bitartez informazio estatistikoa jasotzeko ere (erabilpen estatistikak, bilaketen abiadura, webgunearen aktibitatearen neurketak, ea), betiere orrialdeak eta nabigazioa hobetzea helburu.

DATU PERTSONALEN BABESA

KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA SA enpresak www.tabakalera.eu webguneko erabiltzaile gisa eta/edo posta elektronikoz eman dizkiguzun datu pertsonalen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen ditu, datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta lege organiko hura garatzeko erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Erabiltzaileak informazioa jaso du eta baimena ematen du webgune honetan jasotako datu pertsonalak eta etorkizunean ematen dituenak fitxategi automatizatu edota ez-automatizatuetan jasotzeko eta tratatzeko. Fitxategi horiek KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA SA enpresari dagozkio eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Orokorrean inskribatuta daude.

Datu pertsonalak KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA SA enpresak onartutako segurtasun-neurrien eta pribatutasun-politikaren arabera bildu eta tratatuko dira, une oro indarrean dauden arauak betez. Webgunean bertan jarritako galdetegietan kontrakoa zehaztu ezean, emandako informazioa Tabakalerak antolatutako ekitaldietan parte hartzeko eta zentroan eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzeko beharrezko kudeaketak egiteko soilik baliatuko da, hau da, proiektu artistikoak sortzeko baliabideen lagapen eta mailegurako eta liburutegiko edukien mailegurako.

Informazio-eskaeran hori egiten duen pertsonaz gain beste pertsona fisiko batzuen datu pertsonalak ematen badira, eskatzaileak klausula honen berri eman beharko die beste pertsona horiei haien datuak eman aurretik, datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 5.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Erabiltzaileak une oro baliatu ahal izango ditu datuak ikusteko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak, datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoak eta hura garatzen duten arauek ezarritako baldintzetan. Horretarako, idatzi bat bidali beharko du KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA SA enpresara, NAN edo pasaportearen kopia batekin batera, honako helbide honetara: Andre Zigarrogileen plaza, 1 - 20012 Donostia/San Sebastián.

PRIBATUTASUN-POLITIKA

Pribatutasun-adierazpen honen bitartez, KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA SA enpresak azalduko du zer politika duen zuk emandako informazioa erabiltzeko:

1.- KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA SA enpresak aurreikusitako helburuak lortzeko beharrezkoa den heinean baino ez du informazio pertsonala biltzen.

2.- Datu pertsonal horiek ez dituzte hirugarrenek erabiliko inola ere, eta laga ere ez zaizkie lagako, ez bada interesdunaren baimen argiarekin edo datu pertsonalak babesteko legean jasotako kasuren batean (15/1999 Legea, abenduaren 13koa, 6.2 eta 11.2 artikuluak).

3.- KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA SA enpresak bermatzen dizu edozein unetan ikusi, zuzendu eta deuseztatu ahal izango dituzula datuak, bai eta haien aurka egin ere, indarreko legediak ezarritako baldintzetan. Datu horiek kontratuzko harremanaren ondorioz bilduko dira eta fitxategi automatizatu zein ez-automatizatuetan jasoko dira.

4.- KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA SA enpresak datuak biltzeko helburua betetzeko edo horiek ondoren prozesatzeko beharrezkoa den bitartean baino ez ditu gordeko datuak, eta gerora blokeatu egingo dira, legez ezarritako epeetan.

5.- KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA SA enpresak datu pertsonalak babesteko legez eskatzen diren segurtasun-neurriak ezarri ditu eta eskura dituen bitarteko eta neurri tekniko guztiak instalatu ditu zuk emandako datu pertsonalen galera, erabilpen txarra, alterazioak eta baimendu gabeko erabilerak saihesteko.