Fokuak (FK) - White material - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

White material

Claire Denisen filma

White material, Claire Denis

 

White Material, Claire Denis, Francia, 2007, 102' 35mm JB FR, Azp. ES

"Amaitu dira irribarreak. Kaka hau guztia geldiaraziko dugu eta kitto". Armada erregularra ordena berrezartzeko prestatzen ari da herrialdean. Garbiketa egiteko. The Boxer izenaz ezaguna den ofizial errebeldea akabatu eta landa-eremuan noraezean dabiltzan ume-soldaduengandik askatzeko. Errefuxiatuek etxera alde egin dute, egoera okerragotu baina lehen alde egin dute. Vialen artean, azken bi belaunaldietan bertan bizi diren eta kafea ereiten duten langileen artean, Maríak gogor eusten dio. Ez dago zurrumurruei men egin eta lehen tiro hotsak aditu orduko amore emateko prest. Bere aitaginarreba eta semearen aita duen senar-ohiaren gisan (alferregia bere iritzian) sinetsita dago Cherifek, ondoko hiriko alkateak, babestuko dituela. Berak eskatzen badio plantazioa salbatuko du. Guardia pertsonala dauka, tipo gogorrek osatutako milizia pribatua, armak dauzkate eta ongi entrenatuta daude.

Nahi nuen guztiarekin bete izan banu, filma hondoratu egingo zen containerrekin gehiegi kargatutako ontzi baten moduan. Zorteko izan ginen eta Marierekin idazten hasi ginen unetik hasita, ikerketa fasean, errodajean, fase guztietan, gauzak utzi genituen bazterrean. Edonola ere, erraietatik sortutako obsesio primitibo baten ondorioa da: nagikeriari aurre egiten dion indarra, alferkeriaren aurkakoa. Film hau Sony Labou Tansiri eskaini nahi nioke bere nobelengatik, bere lanagatik, Rocado Zulu antzerki-konpainiagatik, zorte-txarraren aurka jotzeagatik. Berak esan zuen: "Guk ez dugu ezer asmatu. Poesia-lan ederrenetan topatzen den horrekin egiten dugu lan: munduaren izerdia. (Les Yeux du Volcan) - Claire Denis

Más actividades de Fokua: Claire Denis:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.