Gutun Zuriak (GZ) - Wildlife - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Wildlife

Paul Danoren filma

wildlife

Wildlife, Paul Dano, EUA, 2018, 104'

60ko hamarkada, Montana estatua, hausteko zoria dagoen familia bat. Jerryk lana galdu du, haren emazte Jeanettek independentzia berreskuratu nahi du, eta haien seme nerabeak, Joek, ordura arte izandako segurtasun guztia erortzen ikusiko du. Hemen estreinatu da Paul Dano zuzendaritzan, joan den mendeko eleberri handietako bat egokituz: Wildlife (1990), Richard Fordena.

Sundancen eta Cannesko Festibalean aurkeztu zen, eta hiru izendapen izan zituen Independent Spirit Awards-en; Wildlife klasikotik gutxi duen film horietako bat da: Hiru interpretazio paregabe (Jake Gyllenhaal, Carey Mulligan eta Ed Oxenbould), drama zuzena eta ñabarduraz betetako idazketa. Raymond Carver-en narrazio-liburu horren galdera klasikoa berreskuratzen duten film horietako bat da: Zertaz ari gara maitasunaz ari garenean? Filma, beraz, Iparramerikako etxeko familia-tragedia “txiki” horren iruditegi horretatik sortzen da: Gogora dezagun La tormenta de hielo (Ice Storm, 1997), Ang Leerena. Gogora ditzagun Hollywood zein drama klasikotan oinarritzen den: Sirk, Cukor, Laughton, Mankiewicz eta Houston. Gogora dezagun, are, gure hirian hain maitatua den autore horietako bat, familiako zinema kontzeptua berridazten ari dena, bereziki bere pertsonaien xehetasunei eta humanismoari helduz. Hirokazu Koreeda. Paul Danok zuzendari japoniarra bere erreferentzietako bat dela dio.

Film mina, egunerokoa, bizia, argitsua eta tristea aldi berean, maitasuna eta “Amets handia” bukatzen direneko une horri erreparatzen diona.

Más actividades de Gutun zuria: Festival Americana:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.