Xabier Barandiaran | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Xabier Barandiaran

Xabier Barandiaran

Xabier E. Barandiaran zientziaren filosofiako doktorea da eta zientzia kognitiboen eta sistema konplexuen, lankidetzazko berrikuntzaren eta demokrazia parte-hartzailearen diziplinaz gaindiko elkargunean lan egiten du. Eboluzio eta Egokitzapen Sistemen masterra egin zuen (Sussexeko Unibertsitatea, Erresuma Batua) eta han jarri zen harremanetan Bizitza Artifizialaren munduarekin: biologiaren, matematiken, konputagailuen, artearen, filosofiaren eta ingeniaritzaren arteko gurutzaketa. Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia Saileko irakaslea da, Gizarte Langintzako Eskolara atxikita, eta IAS-Research Center for Life, Mind and Society ikerketa zentroko ikertzailea. Xabier Decidim proiektuaren kide sortzailea da eta bertako kide izaten jarraitzen du, Bartzelonako Udaleko Berrikuntza Demokratikoko koordinatzailea eta aholkularia da, eta zientzia kognitiboen ikerketarako Espainiako sarearen, WikiToki.net (elkarsorkuntzarako laborategia) gunearen eta Buen Conocer / Flok Society proiektuaren sortzaile-kidea da.